Maiatzeko udal hauteskundeetarako programa lantzen hasia da Nahikari Otermin Soroa Pasaiako EAJ-PNVren alkategaia. Gaur goizean programa osatzeko eta herritarren iritzi, behar eta kezkak entzuteko eta jasotzeko martxan jarritako kanpainaren berri eman du. Adierazi duenez, “herri bat elkarlanean eraikitzen da eta nik guztiona eta guztiontzat den Pasaia eraiki nahi dut pasaitarrekin batera, elkarrekin eta elkarlanean”. “Horretarako ezinbestekoa da herritarrengandik gertu egotea eta entzutea. Hori dela eta, gure programa osatzeko eta ekarpenak biltzeko kanpaina jarri dugu martxan”.
Izan ere, jarraitu du, “hamaika ideia eta proiektu ditugu buruan, argi ditugu gure lehentasunak: herritarrei bertan lan egiteko aukera eskaintzea eta tokiko ekonomia sustatzea, pertsona guztien ongizatea bermatzea eta nola ez, biziberritzearen aldeko urratsak egiten jarraitzea, baita ere, gure nortasuna, kultura, kirola eta euskarari lotuta, balioan jarri eta indartzea; baina herritarren proposamenak, eskariak eta beharrak ezagutu nahi ditugu esku artean ditugun proiektu eta ideia horiek pasaitarren benetako kezkei eta beharrei erantzun diezaieten”.
Gauzak horrela, Nahikari Oterminek aitortu du Pasaiari behar duen behin betiko bultzada ematea eta herritarrekin elkarlanean Pasaia hobeagoa eraikitzea dela bere nahia, proposamen berriekin eta proiektu zehatzekin herritarrei aukera berriak eskaintzeko eta etorkizuna duen Pasaia sendoagoa eraikitzeko.
Proposamenak egiteko aukera ezberdinak:
Herritarrek martxoaren 24 arte izango dute proposamenak egiteko aukera eta horretarako, bide ezberdinak jarri dituzte jeltzaleek herritarren eskura.
Lehenik eta behin, eskuorria banatu dute etxe guztietara kezka nagusiak zein diren eta hainbat gaien inguruan herritarrek zein iritzi duten ezagutzeko. Era berean, ekarpenak egiteko aukera ere izango dute herritarrek. Eskuorri horiek, Antxoko, Donibaneko eta Trintxerpeko batzokietan ezarritako postontzietan utzi behar dira. Helbideak:
Halaber, posta elektroniko, sare sozial edota whatsapp bidez ere helarazi ditzakete herritarrek beren kezkak, proposamenak edota iradokizunak. (Posta elektronikoa: eaj-pnv.pasaia@gipuzko.com; Facebook: @pasaiako.eajpnv; Twitter:@eajpnvpasaia, Whatsapp: 688 80 45 73).
Amaitzeko, alkategaiak adierazi du guztiok egiten dugula Pasaia, guztiok bizi dugula Pasaia eta guztiok garela Pasaia. Beraz, Oterminen aburuz, norbanako bakoitzak zeresan handia du eta pasaitar guztiek egin ditzakete herriarentzat aberasgarriak diren ekarpenak horregatik, proiektuan parte hartzera gonbidatu eta animatu ditu herritarrak, adin txikikoak ere, gurasoekin edo bakarka, gazte eta haurrek ere aukera izan dezaten zer nolako Pasaia nahi duten erabaki eta esateko, guztion artean harro egiteko Pasaia eraiki dezagun” esan du.