Udalbatza deitzeko exijitzen diogu Irungo alkateari

Xabier Iridoyk, EAJ-PNVko alkategaia eta bozeramaleak, 2019 honetarako beharrezkoak diren proiektu berriek aurrera egin dezaten, aurrekontuen osoko bilkura deitzea eskatu dio Santano alkateari, aurrekontu berriak onartzeko. "Erabat onartezina iruditzen zaigu, gauden blokeo egoera zein den kontuan izanda, aurrekonturik gabe, gobernu sozialistak Irunen ongizatea ez izatea lehentasunezkotzat, eta are gehiago onespena ahalik eta gehien atzeratu nahi izatea", azpimarratu du jeltzaleak.
Xabier Iridoy
07
Martxoa
2019
IRUN
PARTEKATU
07 Martxoa 2019 | IRUN

Iridoyk, bere eta bere taldearen jarrera negoziatzearen eta adostekoaren aldekoa izan dela gogora ekarri ditu, "gure taldea Irunen inguruan hitz egiteko prest agertu da hasieratik, Irunen nortasuna berreskuratzen eta berriro ere hiri indartsu bihurtzen, lagunduko duten proposamenak adosteko prest agertu da". Gainera, bozeramaileak Irunen aniztasuna eta horrek Udalean duen isla aipatu nahi izan ditu, "horregatik, hirian dugun errealitatea errespetatuz eta erantzukizunaren ikuspuntutik, gure taldeak aniztasun hori jasoko duen aurrekontu baten alde egin du, eta horrela adierazi diogu behin eta berriz bai Ogasuneko ordezkariari, eta baita Santano alkateari ere. Irunek etorkizunera begiratu behar du, eta horretarako, gure hiriko aniztasuna ordezkatzen duen eta ahalik eta adostasun handienarekin onartu behar den  aurrekontua izan behar du".  

Hainbat bilera eta gero, eta gobernu Sozialistaren jarrera ezkorra ikusita, "duela bi aste Ogasun ordezkariari bilera berri bat eskatu genion, gure proposamenei kontraproposamena egin ziezaiola eskatuz. Baina joan den ostiralera arte isiltasuna besterik ez dugu izan. Egun hartan bertan,  kontraproposamenik ez zuen ordezkariaren bilera proposamena jaso genuen. Egoera horren aurrean, zer negoziatu ez genuela ikusi ondoren, errespontsabilitatez jokatuz, berriz ere, gobernu sozialistari azken aukera bat eskaini genion, baina bi egun igaro dira eta berdin jarraitzen dugu. Jarrera arduragabea da, gobernuaren eta Santano alkatearen borondate eza agerian uzten duena, eta nola ez, negoziatzeko eta akordioak lortzeko ezintasuna ere ikustarazten du honek" esan du Iridoyk.

Horrela, EAJ-PNVk uste du, eta horrela jakinarazi dio alkateari, "blokeo egoera honetatik ateratzeko, Osoko Bilkura bat deitu behar dela, Irunek aurrera egin dezan eta talde politiko guztien proposamenak aurkeztu eta bertan akordatu daitezen. Ez dezagun ahaztu, Santano alkatea dela Udalbatza deitu dezakeen bakarra, eta, beraz, erantzukizuna eskatzen diogu, proiektu eta jarduera berriak aurrera ateratzeko beharrari erantzuna eman behar dio".

Badirudi une honetan lortu nahi den gauza bakarra, negoziazio-prozesua denboran zehar luzatzea dela, eta hala hau hurrengo hauteskunde kanpainen aurrean amaitutzat ematea. "Egoera oso larria da, Irunek ez du inolako dirurik aurrera pauso berriak emateko", gaineratu du Iridoyk, "bada garaia gobernuak gutxiengoan dagoela onartzeko, proposamen desberdinak adostu behar dituela barneratzeko, eta aurrekontuak talde guztien ekarpenak jaso beharko dituela onesteko".

Amaitzeko, bozeramaileak azpimarratu du "Santano alkateak 2019rako Aurrekonturik lortzen ez badu, Irunek aurrera egitea baino, nahiago duela blokeo egoera hau mantendu agerian geratuko da. Beste talde batzuen ekarpen onuragarriak eta positiboak onartu baino lehen, nahiago duela Irun geldirik mantendu, eta ez dezagun ahaztu beste talde politikoek irundarren parte garrantzitsu bat aurkezten dutela. Beste behin, Santano alkatearen gobernu Sozialistaren porrota agerian geratzen ari da, besteak beste, bere egoismoa, eta negoziaketa eta ezberdinen arteko adostasunerako ezintasuna"

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ