Aurrekontuak izapidetzea eskatu du Aitor Estebanek, “elkarrizketaren aldeko sinbolo gisa”

2019ko Aurrekontu Orokorrei buruzko eztabaidaren barruan hitz egiteko izan duen tartean, bozeramaile jeltzaleak Kongresuko alderdi guztiei eskatu die “iskanbila girotik irtetea eta politika egitea”
Aurrekontuak izapidetzea eskatu du Aitor Estebanek, “elkarrizketaren aldeko sinbolo gisa” IKUSI BIDEOA
13
Otsaila
2019
Kongresua
PARTEKATU
13 Otsaila 2019 | Kongresua

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak, politika eta elkarrizketa aldarrikatu ditu “etengabeko zaratatik eta gatazka girotik” irteteko eta Euskadi eta Kataluniako auzi politikoak konpontzeko formula gisa. Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko osokoan hitz egiteko izan duen tartean, Estebanek aldarrikatu du aurrekontuak izapidera eramatea elkarrizketa horren “sinbolo” gisa. Estebanen hitzetan “ezbai hori dago elkarrizketa gatazkak konpontzeko biderik onena dela pentsatzen dugunon eta dena inposaketa kolpez egin daitekeela uste dutenen artean”.

Aitor Estebanek bere diskurtsoaren zati handi bat dedikatu du gaur egungo une politikoaz hitz egitera, Kataluniako gatazkatik eta atzo Auzitegi Gorenean Kataluniako lider independentisten kontrako epaiketatik datozen tentsioekin. Bozeramaile jeltzalek konbentzituta esan du etorkizunean Espainiako estatuan erreferendumak egingo direla “aurrerapauso demokratikoa inposatuko delako, mendebaldeko gizarte politikoak aldatzen ari direlako, gatazka politikoak ez direlako demokratikoki konpondutzat joko indarra erabiltzen bada eta gizartearen erreklamazioa izango delako, gizartearen gehiengoarena. Eta kontsentsu bidez egingo da, gehiengoak eta ondorioak deituz eta adostuz”, esan du.

Edozein kasutan, bien bitartean, Kongresuko alderdi guztiei eskatu die “gure arteko ezbaiak kudeatzea, elkarren arteko akordioak bilatzea, denok gustura egon gaitezen emaitza batzuen asmoa eta besteen desioa ez dela jakinik. Azken finean, politika egin behar da” .Ez dut ikusten Kataluniarentzat zer abantaila ekar dezakeen aurrekontu hauei muzin egiteak. Ulertzen dut gaur egungo momentu hunkigarria. Hasi egin da espetxealdi prebentibo bidegabearekin amaitu da epaiketa,politikari eta Espainiari mesede eskasa egiten diona, bere izenean egin arren. Baina Euskadi eta Kataluniarentzat eta demokraziarentzat, egokiena, Euzko Alderdi Jeltzalearen ikuspuntutik, osoko zuzenketen kontra bozkatzea da, kontuei buruzko eztabaidarekin jarraitzea eta, ahal bada, onestea ahalbidetzea, legealdi hau bere sasoian amaitzerik izan dadin ”, baieztatu du.

Esteban oso kritikoa izan da PP eta Ciudadanosekin, `Espainiaren kontrako traizioa´, `lotsa´, `bahiketa´, `traidore´ eta antzeko hitzak “hitzetik hortzera” erabili dituztelako, eta gaineratu du alderdi biek kalea erabili dutela “gizartea are gehiago zatitzeko”. Horregatik eta “aspaldiko partez Espainian garrantzi txikiena duena egia dela” deitoratu ondoren, jeltzaleen bozeramaileak azpimarratu du kalean ez direla hauteskundeak deitzen; era berean, PP eta Ciudadanos animatu ditu “zentsura mozioa aurkeztera, Gobernua aldatzea horren beharrezkoa dela uste badute”.

PP, Ciudadanos eta VOX sortzen ari diren giroaren inguruan ere, Estebanek errelatorearen figura defendatu du eta “eskuindar Casado-Riveristak” sortu duen eskandalua kritikatu du “bitartekaria ere ez da, aztertu diren gaiak jasotzen ditu eta eztabaida eta akordioen lekukoa baino ez da”, RAEren definizioaren arabera, Estebanek gogora ekarri dien bezala. “Berdin zitzaien errelatorea jarri beharrean pegarra jarri bazuten ur freskoarekin!. Aitzakia behar zuten Neymarren antzera plantak egiten hasteko eta `penalti´ oihukatzeko”, esan du ironiaz.

Azkenik eta alderdi ekonomikotik, Estebanek baieztatu du EAJrentzat “funtsezkoa” dela aurreko Gobernuarekin aurrekontuekin batera adostu ziren konpromisoak betetzea, Pedro Sánchezek berak zentsura mozioan hitzeman zituenak. Esan du “tentsio une batzuk” eman direla “gai hauek oso geldo joan direlako eta bultzadarik eman ez zaielako”, baina gaineratu duenez “zorionez” hainbat ekimen aktibatu dira eta “elkarrizketa batzuk daude Ministerioekin”. Halaber “Aurkeztu den aurrekontuan ere jasotzen da akordio horien oinarrizko edukia”. Edozein kasutan, Espainiako gobernuari ohartarazi dio zerga berriak Eusko Jaurlaritzarekin hitzartu behar direla,baina azpimarragarriena da “aurrera egiteko giroa” dagoela.

GARRANTZITSUA: Erantsita dago Aitor Estebanen diskurtsoa.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ