Zorrotzago jardutea eskatu dio Bruselari Izaskun Bilbaok, Europa mailan legeak ezarritakoa ez betetzeagatik terrorismoaren inguruan eman behar den koordinazioa zigortzen dela ikusita

EAJ-PNV alderdiko eurodiputatuak, Izaskun Bilbao Barandicak, Batasuneko erakundeei eskatu die arreta handiagoz begiratzea estatu kide batzuetan- Espainian- Batasunaren araudia betetzen ez dela salatzeko, eta ez betetze horiek saihestera begira. Legeria hori betetzen ez den estatu kideetan, Espainan esaterako, koordinazio antiterrorista zigortzen dute eta polizia talde batzuei eragozten diete Europa mailan informazioa partekatzeko dagoen organoetan sartzea

Zorrotzago jardutea eskatu dio Bruselari Izaskun Bilbaok, Europa mailan legeak ezarritakoa ez betetzeagatik terrorismoaren inguruan eman behar den koordinazioa  zigortzen dela ikusita  11Abenduak
2018
2018 AbenduaK 11 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Bilbaok pozez hartu du biktimei babes programetara sartzeko aukerak hobetzeko xedez jeltzaleek aurkeztu duten proposamena onartu izana. Azkenik, nabarmendu du ezinbesteko gertatzen dela mehatxu honen kontrako borrokari ekiteko orduan funtsezko eskubideak errespetatu behar direl, eta kritikatu du Espainiako gailur judizialak torturarekiko erakutsi duen tolerantzia, Estrasburgoko epaitegiak behin eta berriz seinalatu duena, eta “Atutxa auzia” deritzona moduko egoerak ekarri zituen salbuespenezko zigor zuzenbidea salatu du.

Eztabaida honen markoan, eurodiputatu jeltzaleak Europako polizia eta justiziaren arteko koordinazioa hobetzeko planteatzen diren neurriak azpimarratu ditu eta gogora ekarri du  agiri berean azaltzen dela estatu kide batzuetan erakunde batzuk Europako koordinazio,ezagutza eta baliabide guneetara sartzea  zigortzen dutela. Espainiako estatuan Ertzaintzarekin edo  Mossos de Esquadra  polizia taldearekin gertatzen dena ikusita,  Europako legeriaren arabera parte hartzeko eskubidea dutela gogoan, Izaskun Bilbao Barandicak Europako parlamentuan eskatu du arreta handiagoa jartzea “terrorismoa borrokatzeko eskuduntzak,ezagutza eta gaitasuna duten polizia taldeak Europako inteligentzian sartzea eragozten duten Estatuek bete gabe uzten legerian”.

Interesatu Zaitez