Osasun-zerbitzu publiko unibertsal eta kalitateko baten alde Euskadik egindako apustuak aurrerapauso bat eman duela ziurtatu du Urkullu Lehendakariak

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Osasuneko sailburu Jon Darpón lagun zuela, Eibarko Ospitalea inauguratu du gaur goizean. Lehendakariak nabarmendu duenez Osakidetzaren 35. urteurreneko ospakizunen testuinguruan, Osasun-zerbitzu publiko unibertsal eta kalitateko baten alde Euskadik egindako apustuak “aurrerapauso bat eman du”
Osasun-zerbitzu publiko unibertsal eta kalitateko baten alde Euskadik egindako apustuak aurrerapauso bat eman duela ziurtatu du Urkullu Lehendakariak
22
Urria
2018
Eusko Jaurlaritza
PARTEKATU
22 Urria 2018 | Eusko Jaurlaritza

Lehendakariak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak zerbitzu publikoa hobetzeko egindako apustua “irmoa da”. Gainera, Osakidetzaren profesionaltasuna azpimarratu du, eta nabarmendu duenez, profesionaltasuna giltzarria da zerbitzua hobetzeko eta euskal gizartearen babesa izaten jarraitzeko. “Azpiegitura berri bat martxan jartzea erronka bat da profesionalentzat eta beti da pozgarria”, zehaztu du. 

Lehendakariak azaldu duenez, Ospitale berria OSI Debabarrenako egituran integratzen da eta kanpoko kontsultak izango ditu, guztira 8 espezialitaterekin, 14 kontsultatan, errehabilitazio-zerbitzutan eta 72 ohe izango dituen bi ospitalizazio-plantatan. Bestalde, zerbitzu hauek eskainiko ditu: Lehen mailako Arreta, Arreta Espezializatua eta Osasun Mentala, eta Erradiodiagnostikoko talde bat ere izango du. Hala, gaineratu duenez, 31 milioi euro inbertitu dira, 27 obratan eta 4 ekipamendutan, eta 7,3 milioi eurokoa izango da urteko aurrekontua.

Gainera, Lehendakariak nabarmendu egin du Osasun Saileko eta Osakidetzako pertsonen lanak duen garrantzia, baita talde profesionalenak ere, Ospitale berri hau diseinatu eta eraiki duten langileenak. “Punta-puntako Ospitalea irisgarritasunean, teknologian eta ekipamenduan”, gaineratu du.

“Elkarrekin jarraituko dugu lanean, “auzolana” egiten, denon onurarako aurrera egiten: euskal herritarren osasunean, ongizatean eta bizi-kalitatean”, esanez amaitu du Lehendakariak.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ