Euzkadi Buru Batzarrak Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Adierazpena izenpetuko du bihar Izpuran

Jeltzaleen aberri exekutibak astero egin ohi duen bilera Iparraldean egingo du, Nafarroa Behereko lehen sektoreko hainbat enpresa bisitatu ondoren

Euzkadi Buru Batzarrak Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Adierazpena izenpetuko du bihar Izpuran 21Urriak
2018
2018 UrriaK 21 |
Berria

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarrak bat egingo du bihar Euskara Batuaren Adierazpenarekin, zeina Euskaltzaindiak hile hasieran Arantzazun egin zuen 17. Kongresuan onartu baitzuen. Izenpetze hau Izpuran (Nafarroa Beherean)  egingo du Euzkadi Buru Batzarrak, eta bertan egingo du bere asteroko bilera, lehen sektoreko inguruko hainbat enpresa bisitatu ondoren.

Duela aste pare bat Eusko Jaurlaritzak  bultzatuta, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, euskararen erabilera bultzatzeko xedearekin egingo den Euskaraldiarekin bat egin ondoren,  oraingo honetan EBBk bere egin nahi du Euskaltzaindiak Euskal Herriko belaunaldi berriei “euskara batua erabiltzeko eta bere egiteko” egin duen deia. Babes hori  publikoki adierazteko, burukide guztiek izenpetuko dute Euskaltzaindiak egin duen adierazpena.

Izenpetze hau 14:30ean egingo da, 1897an Donibane-Garazin eratu zen Brana ardo eta edabe ekoizleak Izpuran dituen mahastiko dorre aurrean. Terraza egitura daukaten mahasti hauek daukate Frantziako estatuan ematen den ziurtagiri ekologikorik gorena. Euskaltzaindiaren agiria izenpetu baino lehen, burukideek Ortzaizen bisitatuko dituzte Nafarroa Behereko lehen sektoreko hiru enpresa. 11:00etan Goicoechea zeramika lantegia eta erakusketa bisitatzera joango dira. Zeramika lantegi hau 1960an sortu zuten Goicoecheatarrek, eta gaur egun ekoizten dituzten anforak hainbat herrialdetara esportatzen dituzte. 12:00etan Arnabar izeneko lantegia bisitatuko dute, Nafarroa Beherean bertan hazitako ahateekin eginiko foie-gras eta bestelako elikagaien produkzioa. 13:00ean, Euzkadi Buru Batzarreko kideak Ortzaizera joango dira Brana upeltegiko erakusketa bisitatzera. Jarraian, burukideak Izpurara joango dira eta bertan izenpetuko dute Euskara Batuaren Adierazpena. Ondoren  egingo dute beren asteroko batzarra.

Interesatu Zaitez