Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ezetza bozkatu du Justizia Ministro andrearen kontrako gaitzespenaren bozketan

Mikel Legardak aditzera eman duenez, EAJ-PNV ez dago ados Dolores Delgadori egozten zaion utzikeriarekin, baina Ministro andreak filtratu diren grabaketetan erabili duen hizkera kritikatu du

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ezetza bozkatu du Justizia Ministro andrearen kontrako gaitzespenaren bozketan 09Urriak
2018
2018 UrriaK 09 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ezetza bozkatu du Justizia Ministro Andrearen aurkako gaitzespenaren bozketan, gaur arratsaldean Osoko bilkuran eztabaidatu den mozioan eskatzen zen bezala. Mikel Legarda diputatu jeltzaleak azaldu duenez, talde jeltzaleak kontrako botoa eman du “ez dagoelako ados Belgikan Llarena jaunaren kontra ireki den kausan hartu duen jarreran egozten zaion utzikeriarekin ezta Dolores Delgadok berak espetxeratuta jarraitzen duten Kataluniako lider politikoen prebentziozko espetxeratzearen inguruan egin zituen adierazpenekin ere”.

Legardak era berean kritikatu du Ministro andreak prentsara filtratutako Villarejo komisario ohiarekin izandako elkarrizketetan erabili duen hizkera, eta ildo beretik baieztatu duenez “deigarri egiten da orain,kontu horrengatik, PP soinekoak urratzen ibiltzea” Fernández Díaz ministroak berak pentsiodun domina eman zionean eta Talde horrek berak Barne Ministroaren jardun partidistaren inguruan egin zen Ikerketa Batzordean polizia ohia agertzea eragotzi zuenean.

Diputatu jeltzaleak azaldu duenez Euzko Abertzaleak taldea ez dago ados Gobernuak Llarena epailearen defentsan Belgikan agertzeko hartu duen erabakiarekin eta baieztatu duenez neurri honekin “botere judiziala erabiltzen ari da Espainiaren ideia konkretu baten zerbitzura jartzeko eta zigor tipoen eta ´Estatu kolpe´ bezalako hizkeraren erabilera arbitrarioa eginez”.

Amaitzeko, Legardak gogora ekarri du Euzko Abertzaleak taldea ez dela parte hartzen ari “Legealdi honetan Ministroak jazarri eta erorarazteko  horrenbeste zabaldu den prozesuan”. 

Interesatu Zaitez