Jesus Iriondo Lejardi EAJ-PNVren hautagaitzako buru izango da berriro ere Etxebarrian

Udal taldeko kideen arteko harreman onaren ondorioz “proiektuak naturaltasunez eta erritmo onean garatzen direla” adierazi du gaur egungo alkateak

Jesus Iriondo Lejardi EAJ-PNVren hautagaitzako buru izango da berriro ere Etxebarrian 29Abuztuak
2018
2018 AbuztuaK 29 |
ETXEBARRIA

PARTEKATU

Etxebarriako alkatea, Jesus Iriondo Lejardi, EAJ-PNVren zerrendako buru izango da berriro 2019ko udal hauteskundeetan. Iriondoren ustez, babes hori oso baliagarria izango da berarentzat, hemendik legegintzaldia amaitu arte eta datozen urteetan garatu nahi dituen proiektuekin jarraitzeko. “Gobernu talde ona daukagu, harreman handia daukagu gure artean eta horri esker, proiektuak naturaltasunez eta erritmo onean garatzen doaz", gaineratu du.

Hautagaiak oso balorazio positiboa egiten du azken urteotan egindako lanarena. “Otsolo eraikina erosi dugu eta eraikinean bertan ostalaritzako lokala ireki dugu; Etxebarria eta Markina-Xemein arteko bidea jarri dugu martxan; udalerriko Plan Orokorra gauzatu dugu; zerbitzu publiko berriak eta gimnasioa eraiki ditugu bidegorrian, eta pilotalekurako eta probalekurako proiektu integral bat dago. Hori guztia Etxebarriako bizilagunen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko”, azpimarratu du Jesus Iriondok.

Baina Lea-Artibai eskualdeko alkate beterano hau badabil jadanik hurrengo legegintzaldirako eginbeharrak jartzen. “Eusko Jaurlaritzako laguntzarekin, egi bihurtu nahi dugu Etxebarriako eskola berria egiteko idea, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Markina-Xemeingo Udalaren lankidetzarekin, Markina-Xemeingo saihesbidea eraiki nahi dugu. Proposamen horiek eragin positiboa izango dute udalerrian eta Etxebarria era nabarmenagoan kokatuko dugu Bizkaiko mapan”, ziurtatu du. 

Jesus Iriondo Lejardik 56 urte ditu, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Mendiaren, ehizaren eta arrantzaren zale amorratua da. “Denbora librea dudanean familiarekin egotea eta aipatu ditudan bizio txiki horiekin disfrutatzea gustatzen zait. Bestalde, oso gustuko dut Peñanekua plazara joatea, natura daukazu eskura eta gainera era guztietako pertsonak elkartzen gara bertan; adinekoak, umeak... eta betiere sintonia onean”.

Interesatu Zaitez