Eusko Jaurlaritzak bulego komertzial berri bat ireki du Milanen, euskal enpresen jarduera komertziala indartzera begira

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburu Andrea buru izan delarik, Italiara bidaiatu zen iragan ekainean, Euskadik Milanen ireki duen bulego komertzial berriaren irekieraren kariaz.

Eusko Jaurlaritzak bulego komertzial berri bat ireki du Milanen, euskal enpresen jarduera komertziala indartzera begira 01Uztailak
2018
2018 UztailaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Bulego berria bere eginkizunetarako egokia den enpresa inguruan kokatuta dago eta Nazioartekotzerako Euskal Agentziaren kanpoko sarean integratuta dago, Spri taldearen barruan, beste 17 ordezkaritza komertzialekin batera. Izan ere, bulego honen irekiera oso une esanguratsuan egin da, erakundeen aldetik eta ikuspuntu politikotik, Italian egin diren azken hauteskundeengatik eta Italiako erakundeen osaera berriarengatik.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak Italiara egin zuen bisita amaitutzat eman zen Danobatek Piamonteko Bistagno herrian ireki duen lantegiaren inaugurazio ekitaldiarekin. Gipuzkoako enpresa horrek Italian ezartzea erabaki du nazioarte mailan daukan presentzia indartzeko. Italiako egoitza berri honek 2.500 metro koadroko zabalera dauka eta azken belaunaldiko ekipamendurekin jarri da martxan.

Interesatu Zaitez