Donostiako Udal gobernuak presio fiskala bere horretan mantenduko du bigarren urtez jarraian

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du, Udalaren finantza-kaudimenak ahalbidetzen duela donostiarren bizi-kalitatea hobetzeko inbertsioak egiten jarraitzea. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez Macayak azaldu du, Udal Gobernuak proposatu duela 23 arauetaik 6 aldatzea.
Donostiako Udal gobernuak presio fiskala bere horretan mantenduko du bigarren urtez jarraian
24
Uztaila
2018
Berria
PARTEKATU
24 Uztaila 2018 | Berria

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2019rako zerga arauen proposamena, hain zuzen ere, bigarren urtez presio fiskalari eutsi eta batez beste zerga arauak %1 handitzeko proposamena. Horrela aditzera eman dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak.

Eneko Goiak gogorarazi du, udalaren zerga aldaketak KPI-aren, BPG-ren eta hainbat zerbitzuk duten defizitaren ondorioz egiten direla, eta honakoa adierazi du: "Iaz presio fiskala %0 handitu zen, IBI-a ez handitzeko erabakiaren eta Foru Aldundiak balio katastrala ez berrikustearen ondorioz".

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak adierazi du, batez beste, zerga arauak %1 handituko direla eta hori KPI-aren (%2,3 2018ko ekainean) eta BPG-ren (2018an %2,8 izatea aurreikusten da) handitzea baino askoz txikiagoa da.

Tasak

Horren harian, Udal gobernuak proposatu du Zaborren gaineko Tasa %3 handitzea, izan ere, defizit handia izaten jarraitzen du, hain zuzen ere, %20 baino handiagoa. Halaber, zabor-organikoa birziklatzeko datuak hobetzeko, Udal gobernuak %3 handitzea proposatu du, zabor-organikoa birziklatzeko ezarritako gutxienekoak betetzeagatik hiritarrek jasotzen duten hobaria. Hortaz, tasaren hobaria %20 izatetik %23 izatera pasako da.

Gainera, Ur Horniduraren eta Saneamenduaren gaineko Tasa batez beste %3 handituko da - %2 etxekoa eta %4,5 industriala -. Eta jasotzen den dirua erabiliko da, alde batetik, zerbitzuaren defizitari aurre egiteko, eta bestetik, etxeko kontadore zaharrak kontadore adimentsuengatik aldatzeko.

Jabego Publikoaren Okupazioaren gaineko tasari buruz, Ibiak, hesiak eta beste hainbat okupazioen gaineko tasak ez dira handituko, Alde Zaharreko eta Konstituzio plazako terrazak aldiz, bai. Eta handitze horrek bost udal-taldeek adostutako plangintza jarraitu du, Konstituzio plazako terrazek eta lehenengo mailako terrazek ordaintzen dutena berdintzeko - aurten %14,86 handituko da - eta Alde Zaharreko gainerako terrazek eta bigarren mailako terrazek ordaintzen dutena berdintzeko - aurten %22,47 handituko da -. Hiriko gainerako terrazei ez zaie tasa handituko.

Beste tasa guztiak - jardueren gaineko baimenak, hirigintza baimenak eta zerbitzuak, hilerriaren tasak, TAO edo ibilgailuak erretiratzeko tasa - bere horretan mantenduko dira. Hala ere, ekonomia-jardueratara zuzendutako ibilgailuek TAO ticketa %36 gutxiago ordainduko dute baldin deta zero emisioko ibilgailuak badira. Eta gainera, apartamentu turistiko legalek jardueren gaineko baimena eskatu beharko dute, baldin eta 50 metro karratu baino gehiago badituzte.

Zergak

Udal zergei buruz, IBI-a %1 handituko da, Foru Aldundiak katastroa ez berritzeagatik galdutako ehuneko puntu erdia orekatzeko. Horrenbestez, etxebizitza bakoitzak batez beste lau euro gehiago ordainduko ditu. Egun Donostia lurralde hiriburuen artean 42.postuan dago IBI-aren zergan. Eta hain zuzen ere, hiritar bakoitzeko 229 euro eta etxebizitza bakoitzeko 382 euro ordaintzen dira. Estatuan batez beste hiritar bakoitzeko 315 euro ordaintzen dira, beraz, Donostian batez bestekoa baino gutxiago ordaintzen da.

IAE delako zerga, hain zuzen ere, enpresa handiei eragiten dien zerga, %2 handituko da. Eta gainerako udal zergak, hau da, ICIO delakoa, Gainbalioen gaineko zerga eta Ibilgailuen gaineko zerga bere horretan mantenduko dira. 

Izapidetze egutegia

Behin Tokiko Gobernu Batzordeak proposamena onartuta, udal taldeei aurkeztuko zaie eta taldeek 10 egun izango dituzte zuzenketak edota arau proposamenak egiteko. Jarraian, irailaren lehenengo astean jardunaldi irekia egingo da hiritarrei proiektua azaltzeko. Ondoren, irailaren 11rako aurreikusita dagoen Ogasun batzordean eztabaidatu eta onartuko dira zuzenketak eta arau proposamenak. Eta azkenik, irailaren azkeneko asteko udalbatzan proiektuari hasierako onarpena emango zaio, eta beharko balitz, behin betiko onarpena abenduan egingo litzateke.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ