Irunentzat, etorkizun birsortzailea, segurua, lehiakorra eta puntako proiektuak dituena nahi dugu

Santanok eta gobernu sozialistak konfrontazio jarrera zaharkitua agerian uzten duen bitartean, EAJ-PNVk hiriari zuzendutako proiektu estrategikoak sustatzen ditu eta instituzioekin lan egiten du
Xabier Iridoy
20
Uztaila
2018
IRUN
PARTEKATU
20 Uztaila 2018 | IRUN

Azken hilabeteotan udal gobernuak bizitu dituen aldaketak direla eta, 2015-2019ko ikasturte politikoaren agintaldiko hirugarren urtea gainditu dugunez, Irungo EAJ-PNVko Udal Taldeak azken urte honen balorazioa egin nahi izan du.  Horrela Xabier Iridoy bozeramaileak, aldaketaz eta trantsizioz betetako agintaldiaren hirugarren urtearen balorazioa egin du.

2015eko udal hauteskundeetan lortutako emaitzen eta irundarrek EAJ-PNVgan jarritako konfiantzaren ondorioz, Irunen koalizio gobernua osatu zen PSErekin batera. "Egonkortasuna eta konfiantza eskaintzeko helburu argiarekin sartu ginen gobernuan. Baita gure <> islatu genituen eta beharrezko ziren hobekuntzak ere martxan jartzea ere. Bi oinarrik, irundarren bizi kalitatearen eta guztion ongizatearen hobetzeak, bideratutako proiektu ireki, dinamiko eta parte-hartzailea" gogorarazi du Iridoy. "EAJ-PNVk Irunen gobernagarritasunari egonkortasuna eman dio, are gehiago, Irunek aurrera pausoak eman eta garatu ditzan lagundu dugu, esaterako; Azken Portu eta Behobia arteko pasealeku eta bidegorria, Gain Gaineako parkearen handitzea, San Martzial kalearen berrurbanizazioa, Uranzu frontoiaren berritzea, baita urteetan sozialistek ahaztuta eta geldituta izan dituzten proiektuak, Korrokoitzen berraktibatzea, nahiz eta egun gobernu sozialistak geldiarazi egin duen, eta baita Alarde-Olateka eta Almirante Arizmendiko Plan Bereziak ere, besteak beste".   

Hala ere, pasaden urtarrilak 23an, Xabier Iridoyk, EAJ-PNVko bozeramaileak eta Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkaria zenak, 20 urtez Santanok abandonatuta izan zuen Korrokoitz eremuaren berraktibazioaren inguruan egin zuen komunikazio onuragarri eta baikor batez geroztik, azken honek gobernua haustea erabaki zuen, eta bere interes pertsonak eta elektoralak Irunen gainetik jarriaz, Iridoy bere ordezkari postutik bota zuen. Gezurrez manipulatutako kanporatze interesatua izan zen hau, non gainera Santano alkateak oso larriak diren hainbat akusazio isuri zituen. Akusazio hauen ondorioz, egun ikerketa batzorde baten objektua da.  

Halaber, Santano jaunak hainbestetan harrokeriaz esan izan dituenak, <> beraien oinarri direla, errealitatetik oso urrun dago. "Hiriarentzat ezinbestekoak diren proiektuen egoera besterik ez da ikusi behar, esaterako Plaiaundiko kirol instalazioen leku aldatzea, non arrakastarik gabeko hiru saiakera eta Santanoren eta bere gobernuaren gestio ezintasunaren ondorioz, desberdintasun alderdikoiak alde batera utziz eta Irunen onura helburu izanez, oposizioko taldeek elkarrizketak mantendu genituen, hala konponbide bat adostu genuen" esan du Iridoyk. Hala ere, egun oraindik Plaiaundiko kirol instalazioek ez dute behin betiko kokapena eta Txenperenea-Oestek, oposizioak aurkeztutako eta behin betikoa izan daitekeen aukerak ez du oraindik ikerlanik.         

Bestalde, Irungo EAJ-PNVtik kontuan dugu, gure <> jasotzen duen bezala, hiriaren eta bertakoen bizi kalitatea, "horregatik iruditzen zaigu hain onartezina Santano alkateak kreditu aldaketa ez bideratzea ez udalbatzara eramatea. Hiria hobetzeko balio dezaketen 3.000.000 euro bertan geldirik daude, hala erabaki dutelako bai Santanok eta baita bere gobernuak ere. Guk gainera, eskaintzeko proposamen eta ideia asko ditugu" azpimarratu du bozeramaile jeltzaleak, eta "Santano jaunak desberdinekin eta oposiziokoekin adosteko, eta egun dagoen gutxiengoan gobernatzeko duen ezgaitasunaren adierazgarri nabarmena" gehitu du.   

Azkenik, Iridoyk Hiri Partaidetzaren Araudia laburbildu eta aipatu nahi izan du, "guretzat garatzeko beharra duen eta gainera Gobernu Programan jasota dagoen konpromisoa da hau, eta hirugarren urtea gainditu arren, oraindik ez du aurrerapenik izan. Hau da Santano jaunak Irun gestionatzeko duen modua? Hiriaren eta bertako hiritarren ongizatearekin berak nahi duen bezala jolastuz?".

Irungo EAJ-PNVk orain arte bezala lanean jarraituko du, irundarren bizi kalitatea, ongizatea eta bizikidetasuna sustatuz, berdin dio gobernuan egon edo oposizioan. Betiere gardentasunean, eraginkortasunean eta kudeaketa efikazian oinarritutako hiri ereduan, guztia pertsonen gertutasunetik eta jarrera etikotik, desberdinen arteko elkarlana ahaztu gabe.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ