Apirilaren 19an, Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaile, Ventaseko Auzo Elkartearekin bilera izan zuen, auzotarren zituzten kezkak eta auzoak bizi zuen egoeraz jakiteko, eta hala behar hauei erantzuna eman ahal izateko. "Ventaseko Auzo Elkarteak, auzotarren ongizatea hobetzeko kezka luzatu eta Elizatxo Hiribidetik Euskotren geltokira iristeko arazoak helarazi zizkigun. Bertako bizilagunek Elizatxo hiribidean dagoen, eta 62 zenbakia duen eraikinaren parean bukatzen den espaloitik joateko ohitura zutela esan ziguten. Hala, behin oinezkoen ibilbidea bukatzerakoan geltokira iritsi arte, dagokion arriskuarekin, GI-238 errepidearen bazterbidea erabiliz" azaldu du bozeramaile jeltzaleak.
Bilera honen harira, eta Ventaseko bizilagunek igaro zuten egoera kontuan izanda, "beharrezkoa iruditu zitzaigun gaia egoki kudeatzea, irundarren segurtasuna babestu eta sustatzeko helburuarekin" esan du Iridoyk, "hortaz, eremuko errepide hori Diputazioaren eskumena denez, beraien Bide Azpiegitura arloarekin harremanetan jarri ginen, egoeraren berri emateko". Izan ere, Ventasen egindako planteamenduen antzekoekin, EAJ-PNVk irundarren segurtasuna sustatu nahi du, hiri hobe bat eduki ahal izateko faktorea.
Arazoaz jakitun, Diputazioak, irundik proposatutako planteamendua beteko zuela bermatu zuen, hala Auzo Elkarteak egindako eskaerari erantzuna emanez. Iridoyren hitzetan, "lanak uztailaren 13an abiarazi eta atzo, 17an amaitu ziren, Euskotrenen geltokirako sarbide zabala, egoki adierazitakoa, zintarriz eta balizaz babestutakoa, eta pertsonen segurtasuna bermatzen duena ahalbidetuz".
Azkenik, Iridoyk Ventaseko Auzo Elkarteak egindako lana goraipatu eta eskertu nahi izan du, "guretzat, ezinbestekoa da hiritarrekiko eta hiriko elkarteekiko komunikazioa, baita beste instituzioekiko elkarlan egokia eta egiazkoa. Politika egiteko modu desberdinak baitaude, eta guk elkarlanetik lan egitea babesten dugu, ez eztabaidatik. Entzute aktiboaren emaitza izan den ekintza da hau, hiritarrek dituzten kezkei, arazoei eta Irunek dituen ardurei erantzuna eman ahal izateko beharrezkoa den entzutea".