Udalak ‘Love San Sebastian. Live Donostia‘ errespetua eta bizikidetza turismo jasangarriaren alde kanpaina aurkeztu du

Donostiako Udalak eta Donostia Turismo Udal Sozietateak & Convention Bureauk 'Love San Sebastián. Live Donostia' kanpaina aurkeztu dute. Kanpaina hau zuzenduta dago udan hirira iritsiko diren bisitariei, eta hiriarekiko eta hiritarrekiko errespetuan oinarritutako turismoaren alde egiten du.
Eneko Goia
17
Uztaila
2018
DONOSTIA
PARTEKATU
17 Uztaila 2018 | DONOSTIA

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Turismo, Merkataritza, Ostalaritza eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak kanpainaren edukia azaldu dute. Kanpaina hiriak bisitari gehien hartzen dituen hilabeteetan ikusiko da, baina sortu da hiriren mezu iraunkorra emateko, hain zuzen ere, Donostia oporrak pasatzeko pertsonei zuzendutako mezu iraunkorra.

Kanpaina euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez garatu da eta Gipuzkoako Hotelen Elkartearen, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eta San Sebastian Shops-en babesa du. Horiek guztiek bezeroen artean zabalduko dituzte kanpainaren mezuak eta informazioa.

Kanpainaren goiburu nagusiena honakoa da: 'Love San Sebastian. Live Donostia'. Goiburu horren bitartez bisitariari segidako mezua helarazten zaio: hiria maitatzeko eta dituen aukera guztiaz disfrutatzeko. Eta horrekin batera, hamar aholku ematen zaizkio bisitariari, hain zuzen ere, hiritarrekiko errespetua izanez hiria ezagutu eta disfrutatzeko honako aholkuak: gune publikoen garbiketa zaintzeko, gaueko atsedena errespetatzeko, hondartzez disfrutatzeko, garraio publikoa erabiltzeko,  hiriko merkataritza bultzatzeko, apartamentuaren bizilagunak zaintzeko, pintxoak jartzeko modua edo bertako kulturaren ezaugarriak - euskara esate baterako - ezagutzeko. 

Ekimenaren mezuak Donostiako Udalak eta Donostia Turismo Udal Sozietateak garatu dituzte eta oinarri dituzte hiriko Turismo Gida-Planaren edukiak. Eta edukiek kalitatearen aldeko apustua egiten dute eta, ez ordea, turismo masiboan. Izan ere, balioan jarri nahi da hiriari nortasun propioa ematen dizkion ezaugarrietan eta berezitasunetan oinarritutako turismoa eta, bereziki, azpimarratu egiten da turismo gastronomikoa edo kulturala beste gauza askoren gainetik jartzen dituen bisitariak izatearen aldeko apustua. 

Donostiako alkate Eneko Goiak gaineratu du, kanpainak bisitariari azpimarratzen diola, hiritarrek euren bizitza egiten jarraitzen duten hiri batera iritsi dela eta, beraz, bisitariak errespetatu behar dituela donostiarren ohiturak.

Horren harian, Goiak honakoa esan du: “Bisitari guztiak dira ongietorriak eta, horregatik, eskatzen diegu hiria bizitzeko eta disfrutatzeko, baina beti kontuan izanda euren bisita Donostian bizi garenen eguneroko bizitza aldatu dezaketela. Hau da, atentzioa emateko mezua da, hain zuzen ere, Donostiak dituen aukeraz gozatzeko, baina era berean, hiria eta hiritarrak zaintzeko atentzioa emateko mezua".

Bestalde, Turismo zinegotziak adierazi du, Donostiak apustu garbia egin duela turismo jasangarriaren eta kalitatezko turismoaren alde. Bere iritziz, mezu hauek guztiak bisitatzen gaituztenei ongietorria emango diete. Izan ere, mezu horien bitartez hiriaren erakargarritasunen eta hiritarren nortasunaren informazioa eman nahi diegu, betiere, Donostia bizitzeko eta disfrutatzeko gonbita eginez. Turismoa, merkataritza eta ostalaritza hiriko lehen ekonomia-jarduera dira, eta beraz, horien aldeko apustua egin behar dugu, helmuga erakargarri egin gaituzten nortasuna eta izaera galdu gabe.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ