Izaskun Bilbaoren aburuz Europako hauteskundeetan %3ko muga ezartzeak “Europa batasunetik urruntzen du eta bere aniztasuna ukatzen du”

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak azpimarratu duenez estatu mailan %3ra iristen ez diren alderdiek euro ganberan ordezkaritzarik ez izatera bideratuta dagoen hauteskunde erreformak “batasuna eragozten du eta aniztasuna ukatzen du”.

Izaskun Bilbaoren aburuz Europako hauteskundeetan %3ko muga ezartzeak “Europa batasunetik urruntzen du eta bere aniztasuna ukatzen du” 03Uztaila 03 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVko eurodiputatuak azpimarratu duenez, muga horrek kanpoan utz ditzake gutxiengo nazional tradizionalek ordezkatzen dituzten taldeak, eta ez du laguntzen Kataluniakoa moduko lurralde auziak konpontzen. “Beren aniztasuna integratzeko gai ez diren estatuek europar proiektuaren josturak desegiten dituzte”.

Euskal eurodiputatuak proposamena kritikatu du eta era berean gogoratu duenez Europako Batasuna “nazio nortasun askotarikoek eta gure aberastasun kultural eta sozio politikoek erakusten duten hizkuntzek osatzen dute. Errealitate horretatik nortasun bat eta europar hiritartasun bat eraikitzea bakarrik lor daiteke hurkoa aitortuaz, desberdina ez dela ulertuaz. Bestelakoa baino ez da”.

Hori dela eta, Izaskun Bilbao Barandikaren aburuz, Europako Batasunean aniztasuna “balore bat da. Eta horregatik, hauteskunde horietatik irtengo den banaketan parte hartu ahal izateko %3ko muga ezartzeak esandako printzipio horiek urratzen ditu”.

Interesatu Zaitez