Hualdek adierazi du “marmotaren egunean gaudela otsailan UPN eta PPN egin zuten manipulazio saioa errepikatzen autogobernu txosten berberaren inguruan. Berriro diogu, orduan bezala, EAJ-PNVk beti argi eta garbi azaldu duela bere proiektu politikoa nafarrek eta bere erakunde adierazgarriek demokratikoki une bakoitzean erabakitzen dutenaren errespetutik sortzen dela, eta Vitoria-Gasteizko Legebiltzarreko txostenean egokitutako proposamen horretan baldintza hori espresuki jasotzen dela.”
NBBeko presidenteak gogoratu du Nafarroari buruzko aipamenak ez duela inongo berritasunik suposatzen, “indarrean dagoen 1979 urteko Gernikako Estatutoan agertzen bait zen jada, eta Carlos I Errege emerituak errubrikatuta azaltzen da. UPN eta PP orain soinekoak urratzen dituzte hain zuzen ere non heldu argudioren ezean Nafarroan euskal mamua elikatzen jarraitzeko”.
Bereizitako gure Foru Erkidegoarekiko errespetua argi nahiko gelditu zen hasieratik, “eta PSN berak azaldu zuen otsailean EAJren dokumentuan atsegin zitzaiona zela nafarren erabakia errespetatu egiten zela, hala nola bere marko instituzionala”. Hala ere gaur, berriro ikusi dugu “Nafarroako sozialistek hain ohituta gaukaten beste azkoin itzuli bat, eta lehen gauza bat esaten zuten tokian, orain aurkakoa defendatzen dute”, epaitzen du Hualdek.