EAJren Euzko Abertzaleak taldeak ohartarazi du Estatuko Aurrekontu Orokorren aldeko botoa baldintzatuko dutela “Kataluniako egoera politikoak eta pentsioen inguruan hartutako konpromisoen eta euskal agendaren betepenak”

Aitor Estebanek baieztatu du jarrera honekin EAJ-PNVk dagokion erantzukizun politikoari erantzuten diola, erantzukizuna herritargoarekin eta ardura egonkortasun ekonomikoa lortzeko bidean”
EAJren Euzko Abertzaleak taldeak ohartarazi du Estatuko Aurrekontu Orokorren aldeko botoa baldintzatuko dutela “Kataluniako egoera politikoak eta pentsioen inguruan hartutako konpromisoen eta euskal agendaren betepenak” IKUSI BIDEOA
26
Apirila
2018
EBB
PARTEKATU
26 Apirila 2018 | EBB

2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrek ez daukate bermatuta EAJren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen baietza. Hiru baldintza bete beharko dira: 155a indargabe uzteko orduan hartuko den jarrera eta Katalunian aldi politiko berria zabaltzea, atzo pentsioen inguruan hartu zen akordioaren betepena eta aurrekontu hauetan euskal agendarekin zerikusia duten hobekuntzak jasotzea. Hori da Aitor Estebanek Kongresuan egin den Osoko Bilkuran adierazi duen mezua.

“Osoko zuzenketak arbuiatzean, arduraz eta erantzukizunez jarduten ari gara. Erantzukizunez jokatu nahi dugu politikari aldi berria emanaz; erantzukizuna herritarrekin, entzuten diegulako eta gure neurrian eta gure erantzukizunen arabera erantzuten saiatzen garelako ekonomia bere onera ekartzeko”, bermatu du Estebanek.

Hitz egiteko izan duen tartean, bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du EAJ-PNV betidanik egon dela 155. artikuluaren aplikazioaren kontra “gehiegikeria juridikoa izan da eta ez zen sekula ere aplikatu behar”, eta zentzu berean baieztatu duenez “hasieratik bezala, gure jardun politikoa bideratuko dugu 155. artikulua indargabetzera. Hori da helburua”.

Estebanek ondo baloratu ditu Gobernuko Presidenteak atzo Katalunian elkarrizketa politiko aldi berria iragarriaz egin zituen adierazpenak. Atzo bertan Espainiako Gobernuarekin pentsioak 2018an eta 2019an KPIaren arabera igotzeko eta alargun pentsioen oinarri arautzailea aurten %56ra eta 2019an %60ra igotzeko eta Iraunkortasun Faktorea 2023ra atzeratzeko adostu zuen akordioari lotuta, azken adierazpen horiek eragin dute EAJ-PNVk kontrako botoa ematea gaur Kongresuan bozkatzen ari diren osoko zuzenketei.

“Edozeinek eska liezaioke Gobernuari pentsioen igoera hau, batzuek gehiengoak baldintzatzeko besteko botoak dituzte,baina ez dute halakorik egin. EAJ-PNV moduko alderdi txiki bat izan da hori lortu duena”, baieztatu du bozeramaile jeltzaleak hizlarien tribunatik.

Amaitzeko eta aurrekontuak alderdi ekonomikotik aztertu ondoren eta EAJ-PNV“ krisia baino lehenagokoa baino patroi orekatuagoa” antzematen duela azpimarratu ondoren ohartarazi duenez “aurrekontu horiek epe ertain eta luzerako ikuskera batekin aztertu behar dira, hau da, politika industrial eta energetikoari garrantzi handiagoa emanez eta Berrikuntza+Garapena+Inbertsioari orain artekoa baino bultzada handiagoa emanez”. Aitor Estebanek argi baino argiago utzi nahi izan du “Euskadirako jasotzen diren inbertsioak 2017ko akordioan jasota daude”.

Horregatik aurreratu du pentsioen inguruko akordioari buruzko zuzenketez gain, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak bihar bertan lehiakortasunerako eta ekonomia hobetzeko euskal agendari buruzko zuzenketa multzo bat planteatuko duela.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ