Ikerbasquek berrogeita bat euskal zientzialari ekarri zituen iaz bueltan

Zientziarako Euskal Fundazioak 26 milioi euro jaso zituen EBk finantzatutako ikerketa proiektuetarako.
Ikerbasquek berrogeita bat euskal zientzialari ekarri zituen iaz bueltan
01 Martxoa 2018 | Berria

 Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak  atzerrian aritu izan diren 41 zientzialari bueltan ekartzea lortu zuen iaz. Zenbaki txikia dela eman dezakeen arren, miraria bada Estatuko panorama zientifikoarekin alderatuta, Mariano Rajoyren gobernuak I+G esparruan ezarri dituen murrizketa handiek- %30 a 2011tik aurrera- sistema osoa anabasara eraman baitute. 27.000 lanpostu zuzen ezabatzeaz gain, Espainiako 37.000 zientzialarik atzerrira irten beharra izan dute lana bilatzera.

PARTEKATU