Andoni Agirrebeitia berraukeratu du alkategai Zornotzako EAJ-PNVk

Lan arloan daraman ibilbide luzea eta daukan eskarmentua, egin duen lanari herritarren artean ematen zaion balorazio ona, aurreko hauteskundeetarako eraman zuen egitasmoa bete izana eta toki erakundea goitik behera ezagutzen duela dira Zornotzako Uri Erakundeak alkategai izendatzeko kontuan hartu dituen arrazoietako batzuk
Andoni Agirrebeitia berraukeratu du alkategai Zornotzako EAJ-PNVk
20 Martxoa | AMOREBIETA-ETXANO

Andoni Agirrebeitia Abendibar izango da, berriz ere, Zornotzako EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen alkategaia. Alderdikideek berriz ere babestu dute Bizkaiko herri honetako gaurko alkatearen hautagaitza, Uri Batzarrean egin den bozketan kontuan hartu direlarik Udalean daukan esperientzia eta eskarmentua, eginiko lanari ematen zaion balorazio ona, hauteskunde egitasmoaren betepen maila eta toki erakundea oso ondo ezagutzen duela.

Negoziatzailea, hurbila eta kudeatzaile ona izanez eta norabide argia eramanez Andoni Agirrebeitiaren lantaldeak aurrekoek utzitako mailari eustea lortu dute, Amorebieta-Etxanok bizileku atsegina izaten jarrai dezan. Amorebieta-Etxano hazi arazi izan zen Zornotzako EAJ-PNVk 2015eko hauteskundeetara eraman zuen goiburua eta Agirrebeitiak egun bakar batean ere ez dio helburu horren alde egiteari utzi.

Langabezia tasa %8,70ra jaistea, herrilanetan inbertitzea zornotzarren bizitza kalitatea hobetzeko, gizarte zerbitzuei eustea, azpiegiturak hobetzea, bidegorri sarea zabaltzea eta auzoetako saneamendu sareak hobetzea dira EAJ-PNVk Amorebieta-Etxanon egin duen lanaren zertzelada batzuk.

Andoni Agirrebeitiak Uri Batzarrean adierazi du bere konpromisoa,ilusioa eta lantaldean jarduteko borondatea, Amorebieta-Etxanori planteatuko zaizkion erronkei aurre eginez eta hasitako proiektuei amaiera ona emanez.

PARTEKATU