Espetxealdi iraunkor berrikusgarria babestuz, gaitzespen penalari dagokionez XIX. mendeko erdialdeko egoera baino txarragoa nahi izatea leporatu dio Bildarratzek PPri

EAJko senatariak gogoratu duenez, Estatu espainiarrean ez da egon biziarteko espetxealdirik XX. mende osoan eta helburu berdinarekin 1848an indarrean sartu zen legeak ere gehienez 30 urteko zigorra ezartzen zuen.
Espetxealdi iraunkor berrikusgarria babestuz, gaitzespen penalari dagokionez XIX. mendeko erdialdeko egoera baino txarragoa nahi izatea leporatu dio Bildarratzek PPri IKUSI BIDEOA
07 Otsaila 2018 | Senatua

Espetxealdi iraunkor berrikusgarria babestuz, “Gaitzespen penalari dagokionez, Estatu espainiarrean XIX. mendeko erdialdean zegoen egoera baino txarragoa” nahi izatea leporatu dio Jokin Bildarratzek Alderdi Popularrari, izan ere, helburu berdinarekin 1848an indarrean sartu zen legeak ere gehienez 30 urteko zigorra ezartzen zuen. EAJko bozeramaileak gaineratu duenez, honen ostean, XX. mende osoan ez da egon biziarteko espetxealdirik Estatuan.

Euzko Abertzaleak Taldeak espetxealdi iraunkor berrikusgarria babesteko Talde Popularrak aurkeztu duen mozioaren aurka bozkatu du, nahiz eta azkenean Goi Ganberak onartu egin duen. EAJko bozeramaileak biktimen saminarekiko elkartasuna eta konprentsioa aitortu du, baina gogoratu du hauek ezin dutela legegileen lana baldintzatu edota zigor baten iraupena zehaztu. “Biktima moduan onartuak izan daitezen edota legeak onartzen dizkien eskubideak aplika diezazkieten hamar urte itxaron behar izan ez dezaten lan egin dezagula behar dute”, adierazi du.

Espetxealdi iraunkor berrikusgarriari dagokionez, Bildarratzek azpimarratu egin du berrikuspena noiz egin, onartzeko baldintzak zeintzuk diren edota zigorraren iraupena zein izango den bezalako aspektuak “guztiz subjektiboak” direla. Ordez, gizarteratze eta heziketa arloan Konstituzioaren 25.2 artikuluak jasotzen duena bete dadila aldarrikatu du, helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiz: hala nola, psikologo forentseak edo berriro hezteko tresnak. “Bergizarteratzea derrigorrezko baldintza da edozein zigor garatzeko. Legea beti bete behar da”, exijitu du.

Bestalde, ekimena une hauetan aurkeztu izana kritikatu dio PPri senatari jeltzaleak, hauei Kataluniako hauteskundeetan Ciudadanosek jaso duen babesa ikusita erakusten duten urduritasunari egotziz. “Gai hau burua ateratzeko erabiltzen duzue jende asko ados egon daitekeela uste duzuelako, eta horretarako duela urte bete Senatuan onartutako testu berbera aurkeztu duzue; horrela mesede eskasa egiten diegu herritarrei eta Ganberari”, deitoratu du.

PARTEKATU