EAJ-PNVk Podemosen “gezurrak eta oinarri gabeko salaketak” deitoratu ditu

Batzarkide taldeak babes osoa erakutsi dio Mendi eta Natur Inguruneko foru zuzendariari eta Batzar Nagusiek onartutako adierazpenak betetzen jarrai dezala eskatu diote Foru Aldundiari
EAJ-PNVk Podemosen “gezurrak eta oinarri gabeko salaketak” deitoratu ditu
01 Otsaila | Berria

Podemos Ahal Dugu Batzarkide taldearen jokabide “interesatu eta maltzurra” salatu du EAJ-PNV batzarkide taldeak, gaur Batzar Nagusietan emandako prentsaurrekoan egindako adierazpenen harira. Podemoseko kideen “gezur eta oinarri gabeko salaketa hutsalen” aurrean, EAJ-PNV “babes osoa” erakutsi diote Foru Aldundiko Mendi eta Natur Ingurune Zuzendari Arantxa Ariztimuñori, zein legealdian zehar egiten ari den lan zintzo eta zorrotzari.

Gezurrak eta argumentu gabeko argudioak erabiltzea ez da onargarria, zuzendari baten kargu gabetzea eskatzeko, are gutxiago beren salaketa talde ekologista batzuk Interneten modu interesatuan kokatutako esaldi huts batean oinarritzen dutenean. Duela bi urte erabilitako esaldi hori egiatzat jotzean, trikimailu maltzurra erabiltzen ari dira, modu interesatuan salaketak jarriz, arerio politikoan desgaste politiko hutsa sortu asmoz.

Ez dugu ahaztu behar, Aralarreko artzain txaboletako irisgarritasuna eta azpiegiturak hobetzeko eskaria Batzar Nagusiek onartu zutela 2016ko abenduaren 14an, artzain eta abeltzainen bizi eta lan baldintza duinak helburu, naturguneak zaintzeko ezinbesteko eragile direlako. Beraz, Mendi eta Natur Inguruneko zuzendaria gauzatzen ari den proiektuak, Batzar Nagusiek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak onartutakoari erantzuten dio, proiektuak bideratzea esan nahi du, araudiak ezarritako prozedurak errespetatuz. Horregatik, EAJ-PNV Batzarkide taldeak eskaria luzatu nahi die alderdi politikoei eta bereziki PODEMOS AHAL DUGU taldeari, ez ditzaten jadanik baztertuta eduki beharko genituzkeen politika egiteko modu itsusienak praktikan jarri, “edozerk balio du” bezalako leloak praktikara eramanez. Politikan ere badira errespetatu beharreko arau eta marra gorriak.

Aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu lanean jarraitu dezala Batzar Nagusietan onartutako adierazpenak bete daitezen eta, orain arte bezala, Gipuzkoako mendietako biodibertsitatea eta balio sozio-ekonomiko zein kulturalak gorde eta garatu daitezen.

 

PARTEKATU