Nafarroako EAJ-PNVk “zentzugabekeriatzat” jo du UPNk eta PPk Arantxa Tapiaren adierazpenen inguruan sortu duten polemika

UPNk eta PPk Euskadiko Sailburuaren adierazpenei eman dioten erantzunaren kariaz, EAJ-PNVren NBBk uste du adierazpen horien inguruan sortarazi den polemika “kezko hesia” baino ez dela azken 30 urteotan Nafarroak azpiegitura horrekin egin izan duen kudeaketa lan eskasa estaltzeko.

Nafarroako EAJ-PNVk “zentzugabekeriatzat” jo du UPNk eta PPk Arantxa Tapiaren adierazpenen inguruan sortu duten polemika 11Urtarrilak
2018
2018 UrtarrilaK 11 |
Nafarroa

PARTEKATU

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak gaur egin duen ohiko bileran erabateko “zentzugabekeriatzat” jo du Nafarroako UPN eta PP alderdiek Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailburu andreak atzo bertan egin zituen adierazpenen kariaz sortarazi duten ika-mika. Jakina denez, adierazpen horiek egin zituen Espainiako Gobernuaren gonbidapenez joan zen ekitaldian zeinetan, Espainiako Sustapen Ministerioak antolatuta, Nafarroako Prestazio Handiko Trena euskal “Y” trenbidea deritzonarekin lotzeko zatiari buruz egin den azterlana aurkeztu zen.

Nafarroako EAJ-PNVk uste du UPNk eta PPk polemika hau baliatu dutela nortasunarekin zerikusia duten gaien inguruan ohiko duten antzezkeriarekin tematzen jarraitzeko eta “hautsak harrotu izana “erabiltzen dute” gobernu ardurak izan dituzten azken hogeita hamar urteotan, azpiegitura hori gaur egun Nafarroan errealitate izan dadin, argazkia eta propagandaz aparte, fundamentuzko ezer egin ez izanagatik duten erantzukizuna” estaltzeko.

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarraren aburuz harrigarria izan da Esparzak (UPN) eta Beltránek (PP) Sailburu jeltzalearen adierazpenei eman dioten neurrigabeko eta lekuz kanpoko erantzuna. NBBren ustetan, antzeman daitekeena da hurrengo hauteskundeei begira beren “fobiak” astintzeko lasterketa eroan sartu direla.

Zentzu honetan uste du oso baieztapen kezkagarriak egin direla, Nafarroako abertzaleak erabat baztertuta gobernatu izan duten horiek euren gaian tematuta jarraitzen dutela eta ez dutela ulertzen Nafarroa ideologikoki anitza dela eta pertsonak baskistak egon badaudela eta, gutxiengo bat izan arren, horrela pentsatzen dutela .

Beltranek Tapiaren hitzak “Nafarren kontra esandako iraintzat” joaz egin dituen adierazpenei erantzuteko, Nafarroako EAJ-PNVkook, abertzale eta nafar garen aldetik, etengabe irainduak sentitzen gara Nafarroako Parlamentuko PP taldeko bozeramaileak egin ohi dituen adierazpenengatik, eta etsipen demokratikoz asumitu beharra izaten dugu.

Interesatu Zaitez