Euzko Abertzaleak taldea ez da joango “Yihadismoaren aurkako itunak” bihar egingo duen bilerara

EAJ-PNVk ez zuen testua izenpetu aurreikusten ziren zigor neurriekin ados ez zegoelako, eta kritikatu du gonbidapenak ez duela ematen begirale gisa joateko aukerarik
Euzko Abertzaleak taldea ez da joango “Yihadismoaren aurkako itunak” bihar egingo duen bilerara
26 Abendua 2017 | Berria

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldea ez da joango bihar, abenduak 27, “Yihadismoaren aurkako Ituna” izenez ezagutzen denak egingo duen bilerara. Ez da joango 2015eko testua ez izenpetzera eraman zuten arrazoi berberengatik eta lan jardunaldirako bidali den gonbidapena testua “izenpetu duten alderdiei” zuzenduta egin delako. EAJ-PNVk ulertzen du gonbidapenak ez duela aurreikusten biharko bilerara begirale gisa joateko aukera.

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak era berean gogoratu du Itun horretan jasota dagoen betiko espetxe zigor berrikusgarria eta antzeko  beste neurriak EAJ-PNVk aldezten dituen funtsezko eta oinarrizko giza eskubide eta askatasunetatik urrun daudela eta horiek izan zirela 2015ean testua ez izenpetzera eraman zutenak.

EAJ-PNVk, ordea, zalantzarik gabe eta beti egin izan duen moduan, edonolako fenomeno terroristaren kontrako borrokarekiko konpromiso irmoari eusten dio eta bereziki terrorismo yihadistari dagokionez.

PARTEKATU