EBBk txalotu egin du Garoñaren itxiera, “albiste ezin hobea euskal herritar guztiontzat”

Andoni Ortuzar zoriondu egin da Garoñaren itxierarengatik, “Arabako gizartearen aldarrikapenari erantzunez eman den itxuera” eta EAJk behin eta berriz defendatu izan duena Gobernu zentralarekin duen harreman berriaren baitan

EBBk txalotu egin du Garoñaren itxiera, “albiste ezin hobea euskal herritar guztiontzat” 01Abuztua 01 |
EBB

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarrak gaur ospatu egin du Garoñako zentralaren behin betiko itxiera, “instalazio zaharkitua, segurtasun eta errentagarritasun gabekoa eta bere ziklo ekonomikoa behin bukatuz gero”. EBBren presidente den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, “itxiera honek albiste ezin hobea suposatzen du arabatar guztientzako eta baita euskal herritar guztiontzako ere”.

Erakunde jeltzaleak ongietorria eman dio irizpide tekniko, ekonomiko eta ingurumen irizpideetan oinarritutako Espainiar gobernuak hartu duen erresoluzioari. Erabaki hau, Ortuzarren hitzetan “arabar gizartearen eskakizunari erantzuten dio. Luze datorren eskakizuna eta gaur, behingoz, amaiera zoriontsua lortu duena”. EBBren presidenteak indarrean jarri du “urte askotan pertsona askok egin duten lana”, eta EAJ-PNVren buru den heinean, alderdi jeltzaleak egin duen lana itxiera hau posible izan dadin. “EAJtik urte asko daramatzagu Garoñaren itxiera eskatzen Espainiako gobernu desberdinei. Azken hilabeteetan Madrilen indar hau bikoiztu egin dugu, beraiekin lortu dugun harreman berriaren markoan eta balioan jartzen dugu, Gobernu zentralak gure kontzientziazio lanei kasu egin izana, beti ere, informe tekniko, eta ingurumen eta segurtasun informeekin lagundu izan ditugunak”.

Araba Buru Batzarreko presidenteak, Jose Antonio Susok, adierazi duenez, “gaur aldarrikapen lanari bukaera ematen diogu eta erakunde lanekin hasiko gara. Erakunde lanak Garoñako zentral ondoan dauden herriei laguntasuna emateko irizpideak antolatzeko. Ez genuen bestelako erabakirik espero gai honetan, nahiz eta Alderdi Popularrak izan dituen aurrekariak izan”. Arabako presidentearen aburuz, “Garoñaren behin betiko itxiera EAJk betidanik Madrilgo gobernu desberdinei irmoki, behin ta berriz eta aho batez eskatu izan duen erreklamazioa izan da”.

Interesatu Zaitez