Juan Mari Atutxa: “Eusko Legebiltzarra, herriaren borondatetik sortutako erakundea, makurrarazi nahi izan zuten”

Sabino Arana Fundazioko presidenteak barne kargu eta herri kargudunen adeitasuna eta berotasuna eta EAJ-PNVko langile eta alderdikideen hurbiltasuna jaso du gaur Sabin Etxearen aurrean egin den ekitaldi xume eta hunkigarrian

Juan Mari Atutxa: “Eusko Legebiltzarra, herriaren borondatetik sortutako erakundea, makurrarazi nahi izan zuten” 13Ekainak
2017
2017 EkainaK 13 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Txalo zaparrada beroa eskaini diete gaur Juan Mari Atutxa eta Begoña Zalduegi emazteari, Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, Sabin Etxerako egin duten bidearen azken zatian. EAJ-PNVren egoitzaren inguruetan talde jeltzaleko ehun bat herri kargudun, barne kargudun, langile eta alderdikideak izan dituzte euren zain, Eusko Legebiltzarreko presidente izan zenari beren adeitasuna eta hurbiltasuna adierazi nahi izan diotelako Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako auzitegiak Sozialista Abertzaleak talde desegiteari uko zioneko jarduera eta jokaera abalatu duela jakin ondoren. “Ez gara esan txarrekoak izan, hamalau urteotan manipulatuak eta zapalduak izan gara” esan du Atutxak Sabin Etxean eskaini duen prentsaurrekoan. Hedabideen aurrean adierazpenak egiten ari zela, ondoan izan ditu Andoni Ortuzar EBBko presidentea, Itxaso Atutxa BBBko presidentea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Unai Rementeria Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea,besteak beste. Atutxak argi bezain sendo esan du Kontxi Bilbao , Gorka Knörr eta hirurok “ luzeegi iraun duen bidegabekeriaren“ biktima izan direla eta salatu du beraien kontra “gehiegikeria handia” egin zela.

Sabino Arana Fundazioko gaurko presidenteak esan du, “14 urteko oinazealdia” ekarri dien epaiketarekin bilatu nahi izan zutela “Eusko Legebiltzarra, euskal gizartearen borondateak sortutako erakundea, makurraraztea”. “Ezagun ditut horren atzetik egon diren inguruabarrak, ez daukat frogarik, baten bat izatekotan guardiako epaitegi batean aurkeztuko nukeelako” esan du. Erabat hunkituta, Atutxak zera esan du “gaur 2003an egongo bagina, hemen hitz egiten dizuenak berdin-berdin jokatuko luke. 2003an eta ondorengo urteetan, nik neuk eta Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao kideok ez gara esan txarrekoak izan. Manipulazio eta zapalketa ankerraren biktima izan gara” esan du. Atutxak era berean aitortu du Estrasburgoko Epaimahaiaren ebazpena “poz handia” ekarri diola. Umore onez gogoratu duenez, “duela urte batzuk zera esan nuen:` ez naiz hilko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bere epaia eman arte´. Gaur eman du, eta hemendik Aurrera ere ez dut hiltzeko presarik izango. Prorroga eskatzeko prest nago”.

Interesatu Zaitez