Pako Arizmendi: “EAJ-PNBrentzat funtsezkoa da gure interesak Parisen aldeztu ahal izatea"

Talde jeltzaleak Baionan aurkeztu ditu Frantziako hauteskunde legegileetara eramango dituen hautagaiak, talde jeltzalea hiru barrutietan aurkeztuko den aldia izango delarik.

Pako Arizmendi: “EAJ-PNBrentzat funtsezkoa da gure interesak Parisen aldeztu ahal izatea 01Otsailak
2017
2017 OtsailaK 01 |
Iparralde
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Atzo egin zen Baionan EAJ-PNBk Frantziar Estatuan ekainaren 11 eta 18an egingo diren hauteskunde legegileetara eramango dituen hautagaiak aurkezteko ekitaldia. Ipar Buru Batzarreko presidente Pako Arizmendik azpimarratu nahi izan zuenez "lehen aldiz, EAJ-PNBren hautagaiak izango dira hiru barrutietan. Parisen baino, hementxe bertan, EAJ-PNBren alderdikideen artean aukeratu ditugun hautagaiak,hain zuzen. Guretzat funtsezkoa da Parisen gure interesak aldezteko aukera izatea“.

Jean Tellechea hautagai jeltzaleak Frantziako presidentetzarako hauteskunde hauen zailtasuna aitortu zuen baina herri eredu bat aldarrikatu nahi izan zuen, EAJ-PNBrena "pertsonei itxaropena ekarriko dien eredua. Kanpaina bat jarriko dugu abian erakunde hurbilagoak,arinagoak eta irekiagoak lortzeko. Hurbiltasunak berarekin dakartza ingurumenarekin eta ekonomiarekin, jatorri deiturekin eta nortasun ezberdinekin zerikusia duten arazoak konpontzeko aukerak... EAJ-PNBren aldetik lurraldea aldeztuko dugu bere kudeaketa eraberritzeko, pertsonen gaitasunak kontuan hartzeko. Herrialdeari euskararen lurralde estatutua emango diogu,Konstituzioak ahalbidetzen duena eta pertsonen nahiei erantzuten diena. Demokraziari eman behar diogu bultzada berritzailea".

EAJ-PNBren hautagaiak

Beñat Arrabit, laugarren barrutiko hautagaia, 57 urte, Arrosako alkatea da eta Garazi-Baigorriko herri elkargoko lehendakari ohia. "Lehen aldia da halako hauteskundeetan aurkezten naizela.Gure lelo nagusia deszentralizazioa izango da: deszentralizazioa kudeaketa lan eraginkorrerako eta tokiko boterea pertsonengandik ahalik eta hurbilen egon dadin".

Laurent Marlin, bosgarren barrutiko hautagaia, 43 urte, Baionako herritarra, teknologia berrien lantegiko zuzendaria: "Euskal Demokratak gara eta euskal herritargo osoa ordezkatzen dugu. Benetan sinesten dut lurralde politika hurbiletan".

Jean Tellechea, seigarren barrutiko hautagaia, 47 urte, Urruñako alkate ordea, garapen ekonomikoko arduraduna eta ingeniaria. "Duela 20 urte deskubritu nuen EAJ-PNB eta 10 urte daramatzat aktiboki parte hartzen. EAJ-PNBk gizarte demokratikoa eraikitzeko itxaropena eman dit, berdin begiratzen baitie txikiei eta handiei. Lurraldeek beren gain hartu behar dute pertsonen ongizatea eta euskal nortasunaren aldarrikapen askea”.

Interesatu Zaitez