Euskadin langabetuak laneratzeko agentzia pribatuak kontratatzea balio gabe utzi duen sententziari helegiterik ez jartzea gomendatu dio Ahedok Bañezi

Lan eta Gizarte Segurantzako bozeramaile jeltzaleak “inbasio konpetentziala argia dela” ohartarazi dio Ministroari, eta helegiterik ez jartzera gonbidatu du “aipatzen ari zaren elkarrizketa horren mesederako”.

Euskadin langabetuak laneratzeko agentzia pribatuak kontratatzea balio gabe utzi duen sententziari helegiterik ez jartzea gomendatu dio Ahedok Bañezi 26Urtarrilak 2017 26 |
Senatua

PARTEKATU

Nerea Ahedok Euskadin langabetuak laneratzeko agentzia pribatuak kontratatzea balio gabe utzi duen sententziari Auzitegi Nazionalean helegiterik ez jartzea gomendatu dio Lan eta Gizarte Segurantzako Ministroari. Senatari jeltzaleak “ekintza hau inbasio konpetentziala argia dela” ohartarazi dio Bañezi, “Lanbidek zioen bezala”, eta helegiterik ez jartzera gonbidatu du “aipatzen ari zaren elkarrizketa eta akordioaren mesederako”.

Gobernuaren arabera mugikortasuna sustatu nahi duen neurri honek “birzentralizazioa eta pribatizazioa sustatu nahi dituela ematen du”, EAJren bozeramailearen esanetan, eta Euzko Abertzaleak Taldea proposatzen diren “inbasio konpetentzialen aurrean zelatari eta zorrotz” arituko dela ohartarazi dio. Honen harira, legegintzaldi berrian Ministerioaren politikak “dagokionak izatea” espero duela aipatu du, “beste administrazio batzuenak diren konpetentzietan sartu gabe; eta gaur egun, ez ahaztu lanerako politika aktiboak Autonomi Erkidegoei dagokiela”.

Ministroari elkarrizketarako eta akordioetarako eskaintza eskertu ostean, Ahedok lanerako politika pasiboen konpetentzia osoa eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, “Gernikako Estatutuaren arabera horrela dagokiolako, behin eta berriz betetzen ez den Lege Organikoaren arabera, eta, gainera, seguru gaudelako gestioa hobea izango litzatekeela”.

Interesatu Zaitez