Aitor Estebanek Justizia Ministroari "aldatzea eta proaktibo izatea" eskatu dio Oroimen Historikoko Legea betetzeko eta justizia eraginkorra lortzeko, Europako Parlamentuak eman berri duen ebazpenean agindu bezala

Kongresuko talde jeltzaleko bozeramaileak Rafael Catalári gaitzetsi dizkio Oroimen Historikoarekin zerikusia duten eta bete gabe utzi diren hainbat gai, eta zentzu horretan ohartarazi dionez "aldatu behar duzu baina ez guk esaten dizugulako baizik eta Europako Parlamentuak esaten duelako" EAJ-PNVren eskariz onartu duen ebazpenaren bidez.

Aitor Estebanek Justizia Ministroari  21Abenduak
2016
2016 AbenduaK 21 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Aitor Estebanek Justizia Ministro Rafael Catalári eskatu dio gaur "proaktiboa" izan dadila "alda zaitez, ez ezazu eragozpenik jarri Oroimen Historikoari buruzko legea betetzeko eta justizia eraginkorra lortu ahal izateko" .

Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Aitor Estebanek, Ministroari Oroimen Historikoarekin zerikusia zuten eta bete gabe utzi diren hainbat kontu gaitzetsi ondoren, zentzu berean ohartarazi dio EAJ-PNVko euro parlamentario Izaskun Bilbaok eskatuta Europar Parlamentuak ebazpen bat onartu duela hurrengokoa ezartzen duena “…ezinbestekoa da Estatu kide guztiek arlo honetako erantzukizunak argitzeko ikerketa nazional edo internazionaletan laguntzea eta Batasunean erregimen totalitarioek gizateriaren kontra eginiko krimenen biktimei egia,justizia eta erreparazioa ematea …”.

Estebanek hitz egiteko izan duen tartean salatu bezala, Gobernuak "gauzak atzeratzeko asmo argia" erakutsi du Argentinako Servini epaileak `Argentinako Kereila´ izenekoaren barruan krimen frankistengatik inputatuta dauden 19 pertsona epaitzeko bidali duen aginduaren aurrean, eta gogoratu die epaile honek berak bitartekari lana egin behar izan duela Ascension Mendieta 90 urteko emakume nagusiak bere aita zetzan hobi komuna zabaltzerik izan zezan. "Fiskaltzak ere eragozpenak jarri ditu Espainian kereila jarri duten pertsonek epaitegien aurrean hitz egin ez zezaten; esate baterako, duela gutxi Oviedoko Laugarren Epaitegian, Comisiones Obreras sindikatuko Idazkari Nagusiari egin zaion bezala”.

“Ez dago aurrekonturik, 140.000 pertsonatik gora daude bide bazterretan (Camboyaren ostean pertsona desagertu gehien dituen bigarren herrialdea) eta ez duzue hobietatik ateratzeko ezer egiten. Bando bietako hilak Valle de los Caídosen  daude beren senideen baimenik gabe, batailoi errepublikarren banderak gerrako trofeo gisa erakusten dira Ejertzitoaren museoetan, Eusko Jaurlaritzaren paperak ez dira itzuli, funtsak eta agiriak ikusteko eskubidea mugatuta dago eta telebistako serie batek Serrano Suñer minik egiten ez zuen gizon adeitsua izan balitz bezala aurkezten du" kritikatu du jeltzaleen bozeramaileak.

Horregatik guztiagatik esan du Espainiako Gobernuak  "aldatu" behar duela "eta ez guk esaten dugulako baizik eta Europar Parlamentuak agintzen duelako".

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Interesatu Zaitez