“Espainiak bizi duen blokeoaren aurrean, aurrera egiten segi behar du Euskadik” azpimarratu du Egibarrek

“Hauteskunde kanpainaren helburu nagusia desitxuratzen ahalegintzen ari diren horien aurrean, PNVk bere ibilbide orria azaltzeari ekingo dio” esan du.

“Espainiak bizi duen blokeoaren aurrean, aurrera egiten segi behar du Euskadik” azpimarratu du Egibarrek 25Abuztuak
2016
2016 AbuztuaK 25 |
Berria

PARTEKATU

Hauteskunde egunerako hilabete falta den honetan, EAJ-PNVko Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Egibarrek aldarrikatu duenez, “politikoki eta instituzionalki blokeatuta dagoen Espainiaren aurrean, gure herriaren oraina eta geroa oztopatu eta zigortzen duen horren aurrean, Euskadik aurrera segitu behar du”. “Pausoak ematen segi behar dugu – Espainiarekin alderatuta – Euskadi martxan ari delako” adierazi du.

Horregatik, datozen hauteskunde autonomikoak “aukera” bat da Euskadik aurrera segi dezan. “Handicap edo baldintza horiek gabe erabaki ahal behar dugu gure etorkizuna” azpimarratu du. “Euskadik, horretan ere, diferentzia nabarmendu behar du, eta irailaren 25ak erruz egiteko aukera emango digu, sendotasun elektoral eta politikoz” esan du.

Hori dela eta, ohartarazi du, batzuen batzuk, nolabait, “hauteskunde kanpaina baten helburu nagusia desitxuratzen ahalegintzen ari direla: euskal gizarteak aurrean dituen erronka eta helburuak zeintzuk diren azaldu eta horiei eman beharreko irtenbideak, alderdi politikoen aldetik”. “Batzuk inhabilitazioarekin, eta beste batzuk blokeoarekin, bakoitzak duen programa zehaztea ekidin nahi dute, baina gu ez gara horietakoak, eta nahi duguna da, gure ibilbide orria azaldu”.

Datorren kanpainan PNVk duen helburua, proposatzen duen programa eta horrek dituen ekimen zehatzak ezagutaraztea da. Berak esan duenez, “ibilbide orri horrek hiru ardatz ditu: ekonomia berpiztea, gizarte babeserako gure sistemari eustea eta Euskadirako estatu berria bultzatzea.

Beraz, PNVk ekonomia berpiztearen aldeko apustua egin du, “industriari bultzada emanez, gure ehun produktiboari lagunduz, berrikuntza eta nazioartekotzean oinarrituta”. Gizartea eraikitzeari buruz, berriz, “justizia sozialeko irizpideetan oinarritutako gizartea eraikitzea nahi dugu, guztion artean eta PNVren lidergoaren pean lortu dugu gizarte babeserako sistemak luze iraun dezan”. “Eta horretarako, argi hitz egin behar dugu eta jabetu, guztion esfortzua behar beharrezkoa izan beharko dela” erantsi du.

“Euskal Herriak erabakitzeko eskubidean oinarritutako proiektu politikoa osatzeko nahiaz gain, hori osatzeko eskubide legitimoak aldebiko harremaneko sistema itxuratzeari buruz berriz” esan du, aldebikotasun horrek “baldintza berdinetan egotea eskatzen duela, hau da, subjektu soberanoek parte hartuko duten aldebiko harreman hori errespetuzkoa izan dadin, eta ez menpekotasunekoa”.

“Hori da hauteskunde kanpaina horretan bete beharko dugun eginkizuna: gure ibilbide orria herritarrei azaltzea, guztion artean, etorkizuna irabazteko” bukatu du.

Joseba Egibarrek adierazpen horiek egin ditu EAJ-PNVk Intxaurrondon duen hauteskunde-bulegoaren aurkezpenean. Bertan, beste hautagaiekin batera, Arantxa Tapia sailburua izan da.

 

Interesatu Zaitez