Kongresuak babestu egin du Euzko Abertzaleak taldeak sekretu ofizialak desklasifikatzeko epea 25 urtera aurreratzeko aurkeztu duen proposamena

Aitor Estebanek "errezelak altxatzea" eskatu du "garai berrietara moldatzeko eta aldarrikatzen dugun gardentasunarekiko koherentzia erakusteko".
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, secretos oficia
28 Apirila | Kongresua

Diputatuen Kongresuko Osok Bilkurak EAJ-PNVren legebiltzar taldeak planteatu duen proposamena babestu du sekretu ofizialak desklasifikatzeko epea 25 urtekoa izan dadin. Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen Lege Proposamenak era berean aurreikusten du gai erreserbatuak 10 urtera desklasifikatuko direla eta gai sekretuetarako 10 urteko salbuespen luzapen arrazoitua proposatu du eta Legea indarrean sartzen denean ezarritako epe horiek beteta dituztenak automatikoki desklasifikatuta geratuko direla.

“Garai berrietara moldatu gaitezen, bete ditzagun nazioarte mailako konpromisoak eta aldezten dugun gardentasunarekiko koherentzia erakuts dezagun; normaltasun osoz hitz egin beharko genuke gaur egun, 35 urte igaro diren arren, oraindik tabu diren gaietaz”, baieztatu du Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak.

Bere hitz egitean, Estebanek zera salatu du "Espainia ezin da europar esparruarekin gai horretan parekatu" eta kritikatu duenez "demokrazia bat ezin da Frankismoaren denboran onartutako lege batean oinarritu". Zentzu berean, jeltzaleen bozeramaileak zera adierazi du: "Espainiak nazioarte mailan izenpetu dituen tresna batzuk bete gabe utzi ditu, Europar Kontseiluko Ministroen Batzordeak eta Europar Kontseiluko HItzarmenak berak agiri Publikoei buruz eginiko gomendioak utzi ditu bete gabe, baina hemen ez da ezer gertatzen".

Aitor Estebanek zentzu berean baieztatu duenez "historialari batzuk daude Espainiak gai horri buruz duen legeriarekin harrituta daudenak" eta gaineratu duenez "hiritarrek aldi zehatz baten ondoren gai klasifikatuak ezagutzeko aukera izan beharko lukete".

Zentzu berean "onartezin" jo du Defentsak 1936 eta 1968 urte bitarteko hamar milatik gora agiri desklasifikatzeari uko egin izana eta Kanpo Ministerioak ia agiri diplomatiko guztiak sekretuak direla aldarrikatu izana. "Denbora muga bat egon behar du agiriak automatikoki desklasifikatzeko. Hori egiten ez bada esan nahiko du zerbaitek txarto funtzionatzen duela eta denborarekin gero eta argiago egongo da oinarrizko eskubideak urratu egien direla gardentasunik ez dagoelako eta informazio eskubideari uko egiten zaiolako".

Ganberak epe laburrean desegiteko daudela, Aitor Estebanek iragarri du EAJ-PNVk ekimen hau berriz ere aurkeztuko duela XII. Legealdian.

 

 

PARTEKATU