EAJ-PNVk ahalegin handia egingo du Autogobernu Ponentzian gutxieneko akordioa lortzeko

Legebiltzar-taldeek aldebiko kontaktuekin jarraituko dute “gai guztiak aztertzeko akordioari begira”. Lantaldea berriro bilduko da bi taldek edo gehiagok kontsentsuko proposamena dutenean.

EAJ-PNVk ahalegin handia egingo du Autogobernu Ponentzian gutxieneko akordioa lortzeko 06Apirila 06 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Autogobernuaren Lantaldeak gaur amaiera eman dio legebiltzar-taldeek egindako ekarpenak aztertzeko faseari euskal autogobernua gaurkotzeari begira. Gaur goizeko bileran, EAJ-PNVren ekarpena aztertu egin da; izan ere, aurreko bileretan, gainerako legebiltzar-taldeen ekarpenak aztertu ziren. Talde jeltzalearen ustez, garaia da oinarri berriak finkatzeko, hurrengo legegintzan egungo marko juridiko-politikoa aldatzeko. “Hori izan da eta izango da gure ahalegina: legegintza hau amaitzea oinarri finkoekin euskal autogobernua gaurkotzeko”, esan du Jone Berriozabalek, Legebiltzarkide jeltzaleak eta Autogobernu Lantaldearen koordinatzaileak.

Otsailean, EAJ-PNVk legebiltzar-taldeei ohartarazi zien aldebiko-bilerak egitearen beharra, kontsentsurako edo desadostasunerako izan daitezkeen gaiak antzemateko autogobernuaren gaurkotzeari dagokionez. Bilera horiek, Berriozabalen hitzetan, denbora gehiago behar dute; eta, horregatik, taldeek lan egiten jarraituko dute, baina Lantaldearen tutoretzarik gabe. “Baditugu hilabeteak oraindik lan egiteko eta EAJ-PNV buru-belarri arituko da bilera horiek aurrera egiteko eta gutxieneko akordio bat lortzeko. Badakigu garai honen zailtasuna eta ziurgabetasuna espainiar Estatuko gobernagarritasunari buruz, baina lanean jarraituko dugu. Gure borondatea akordioa lortzeko agerian dago. Hitz egiteko ordua da”.

Autogobernuaren Lantaldea berriro bilduko da bi taldek edo gehiagok gutxieneko dokumentua adosten dutenean. Dokumentu hori, orduan, legebiltzar-taldeek kontuan hartuko dute.

Interesatu Zaitez