Euskal Taldeak hutsuneak antzeman ditu Espediente Judizial Elektronikoaren ezarpenean, eta berriro ebaluatzeko eskatu du

Legebiltzarreko Euskal Taldearen ustetan Espediente Judizial Elektronikoaren ezarpen-prozesua, hau da, Justizia Administrazioan baliabide telematikoen erabilera, ez da behar bezala bete; izan ere, alderdi ekonomikoak, teknikoak eta kulturalak ez dira nahikoa kontuan hartu.

Euskal Taldeak hutsuneak antzeman ditu Espediente Judizial Elektronikoaren ezarpenean, eta berriro ebaluatzeko eskatu du 04Apirila 04 |
Berria

PARTEKATU

Datorren asteartean, apirilaren 5ean, Justizia Batzordean eztabaidatuko den legez besteko proposamenean, Euskal Taldeak honako hau baieztatzen du: “jazotako zailtasun teknikoek, hain handia den enpresa modernizatzaile batentzako nahikoa baliabide ekonomiko ez izateak eta, batzuetan, erreparo kulturalak erakusten dute planifikatutakoaren desbideratzeen eta ez betetzeen argazkia”.

EAJ-PNV alderdiak nabarmendu du “bai Kudeaketa Prozesalerako Sistema deritzonak bai Justizia Administrazioa eta operadore juridikoak lotzeko aplikazio berriak agerian utzi dutela horiek ezartzeko ezarritako epeak ez zirela errealistak izan”.

Hori dela eta, “Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa berehala deitzeko eskatu du, hala, Espediente Judizial Elektronikoa lortzeko ezarri ziren mugarrien bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta denborazkoa berriro ebaluatzeko”. Halaber, organo horren arduradunaren agerraldia eskatu du, ebaluazio horren emaitzen berri eman dezan.

Ekimen hori Mikel Legardak defendatuko du, Legebiltzarreko EAJ-PNV Euskal Taldeko bozeramailea Justizia Batzordean.

Interesatu Zaitez