Andoni Ortuzarrek EAJ-PNVren ordezkaritzako buru gisa parte hartu du Bruselako erasoen kontra Bilbon egin den elkarretaratzean

Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, EAJ-PNVren ordezkaritzako buru izan da, gaur eguerdian, Bilboko Udalaren deiari erantzunez, atzokoan Bruselan egin ziren erasoak gaitzesteko egin elkarretaratzean. Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak; EBBren Idazkari Mireia Zaratek; Joseba Aurrekoetxea burukideak eta Diputatuen Kongresuko talde jeltzalearen bozeramaile Aitor Estebanek osatu dute talde jeltzalearen ordezkaritza.
Andoni Ortuzarrek EAJ-PNVren ordezkaritzako buru gisa parte hartu du Bruselako erasoen kontra Bilbon egin den elkarretaratzean
23 Martxoa | EBB

Elkarretaratzean ere izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailburu Arantxa Tapia, Manu Lezertua Arartekoa, eta Pierre Lagneaux, Belgikako kontsul emeritua, besteak beste. Elkarretaratzean bost minutuko isilunea gorde da eta hildakoei, zaurituei eta haien senide eta lagunen omenez eskaini den txalo zaparrada bero eta hunkigarriarekin amaitu da.

PARTEKATU