Zorrilla: “Udal Legea eta akordioa beharrezkoak ziren Euskadik bere erakunde-egitura osatzeko”

Lege-proiektuak Legebiltzarreko azken pausoa eman du, arratsalde honetan. Apirilaren 7an Osoko Bilkurak onartuko du.
Zorrilla: “Udal Legea eta akordioa beharrezkoak ziren Euskadik bere erakunde-egitura osatzeko”
22 Martxoa | Eusko Legebiltzarra

Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordeak ontzat eman du lege-proiektua aztertu duen Lan Taldeak egindako txostena. EAJ-PNVk eta EH Bilduk proiektuaren aldeko botoa eman dute. “Gure babesa eman diogu testuari, udalei benetako botere lokalak izaten lagunduko dielako”. Joseba Zorrilla legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du lortutako akordioak euskal erakunde-egitura osatuko duela instituzioen hiru mailak errespetatuta: Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak. “Legeak udalei nabarmentasuna emango die. Haien eskumen eremuak finkatuko ditu, 37 eremu, eta baita finantzazio sistema ere, kudeaketa egokiagoa bermatzeko”.

EAJ-PNVk uste du Udal Legea legealdi honetan tramitatutako lege garrantzitsuena dela. “Legea beharrezkoa zela pentsatu arren, hiru hamarkada daramagu marko juridiko propio bat izan gabe. Gaur, akordioa egia bihurtu da, eta Euskadi ez da izango lege propioa ez duen Autonomia Erkidego bakarra”. Joseba Zorrillak deitoratu du gainerako taldeen babesa lortu ez izana. “Besteen baiezko botoa lortu nahi genukeen, eta saiatu gara haien zuzenketak testuari gehitzen. Posiblea izan ez bada ere, EAJ-PNVren eta EH Bilduren arteko hitzarmenak Legebiltzarrean gehiengo osoa ematen digu. Elkarrekin 75 legebiltzarkidetik 48 legebiltzarkide batzen ditugu, eta 251 udaletik 200 udaletan gobernatzen dugu”.

Udal Legeak, gaur, azken tramitea gainditu du Legebiltzarrean. Osoko Bilkurak apirilean 7an onartuko du.

PARTEKATU