Azpiazuk berriz esan du PSOE eta C´s taldekoen arteko akordio itxia bide okerra dela

Onda Vascari eskini dion elkarrizketan, Euzko Abertzaleak taldeko ondoko bozeramaileak baieztatu duenez "oinarri horretan tematzea hutsegitea da, atxikimenduak lortzeari jartzen zaion oztopoa".
eaj, pnv, congreso, azpiazu, acuerdo, psoe, ciudad
18 Martxoa | Kongresua

Pedro Azpiazuk EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko ondoko bozeramaileak azpimarratu duenez "PSOE eta Ciudadanos taldeek adostu dutena bezalako akordio itxia bide okerra da" eta gaineratu duenez "hutsegitea da oinarri horretan tematzea, beste indar politikoen atxikimendua lortzeari jartzen zaion oztopoa".

Onda Vascari eskaini dion elkarrizketan, diputatu jeltzaleak baieztatu duenez "presidentetza lortzeko eta Gobernua osatzeko behar besteko babesak lortu nahi baditu, PSOEk estrategia aldatu beharko du eta elkarrizketa hutsetik hasi beharko du; eta EAJ-PNVk gogo eta asmorik onenarekin ekingo dio lan horri”.

Dena den, deitoratu du gaur egun ez duela behar besteko mugimendurik antzematen oraingo egoera desblokeatzeko, eta ez ditu hauteskunde berriak baztertu. "Nahiko nuke hauteskunde berririk ez izatea, antzeko emaitzekin eta adosteko antzeko zailtasunekin aurki gaitezkeelako, eta herritarrek ez lukete hori ulertuko, baina gaur egun nire inpresioa da egon egongo direla" esan du.

Azpiazuk gogora ekarri du Kongresuan gaur egun bizi den talka instituzionala, agertu nahi ez duen funtzioko Gobernuarekin. Gai horri buruz, Euzko Abertzaleak taldeko ondoko bozeramaileak baieztatu duenez "bizitzak aurrera darrai, arazoak hor daude eta funtzioko Espainiar gobernuak Ganberari egiten duenari edo egiten ez duenari buruzko azalpenak eman behar dizkio" Gogoratu du. Era berean gogoratu du Euzko Abertzaleak taldeak Soria Ministroaren agerraldia eskatzeko idazkia erregistratu duela Euskadiko altzairugintza sektorearen egoera azal dezan. Horrekin batera aipatu du EAJ-PNVk egin duen proposamena funtzioko Gobernua Ganberaren kontrolpean egotera derrigortzeko. Zentzu honetan kritikatu du funtzioko Espainiar Gobernuak errekurtsoa jarri diola Eusko Jaurlaritzak asteko 35 orduak berreskuratzeko hartu duen erabakiari: “Erabaki honek erakusten du Espainiar gobernua ez dela funtziokoa gauza batzuetarako. Bizi dugun egoera sinestezina da eta uste dut Espainiar Gobernuak bere jarrera aldatu beharko duela, zentzudunena delako".

 

 

PARTEKATU