EAJ-PNBk martxoaren 23an ospatuko du Donibane Lohitzunen Lema Eguna, Iparraldean elkargo bakarra osatzeko egitasmoaren inguruan

IBBren presidente berri Pako Arizmendik azpimarratu duenez Iparraldea instituzionalizatzeko prozesuan EAJ-PNB izan da ideia sortzaile eta aitzindaria
EAJ-PNBk martxoaren 23an ospatuko du Donibane Lohitzunen Lema Eguna, Iparraldean elkargo bakarra osatzeko egitasmoaren inguruan
18 Martxoa | IBB

EAJ-PNBk Baionako egoitzan aurkeztu ditu aurtengo Lema Egunaren kariaz antolatuko diren ekitaldiak. Lema Egunaren aurtengo edizioa martxoaren 23an ospatuko da Donibane Lohitzuneko Ravel Auditorioan. Hauxe izango da EAJ-PNBk urtarrilaren 23tik, Herrialde Batzarrean Iparraldeko exekutiba berria aukeratu zenetik hona egingo duen lehen ekitaldi publikoa. IBBren presidente Pako Arizmendik, Itxaro Bethartek eta Jean Tellecheak adierazi dute Lema Eguneko gai nagusia izango dela Iparraldeko elkargo bakarra osatzeko egitasmoa.

Tellechea, Urruñako alkate ordeak argi utzi nahi izan du Iparraldeko herritarrei elkargo bakarraren kontzeptua ulergaitz egite zaiela, lehen aldia delako Frantziar Estatuak Elkargo bat osatzea proposatu duela. Halako proposamenek estatuaren ezetza jaso izan dute aurrekoetan. Gogoratu behar da, halaber, elkargo horiek Frantziar Estatuko departamentu guztietan eratuko direla eta ez soilik Iparraldean.

Burukide jeltzaleak gaineratu du Iparraldean bere etorkizunari buruzko hausnarketa jarri dela abian. "2014ko uztailean hasi zen, Elkargo bakarrari buruzko azterketa eta ezbaiarekin, eta maiatza amaitu baino lehen eman beharko zaizkie erantzunak erakundeak sinplifikatzeari, gastu publikoak murrizteko beharrari, krisiari irtenbidea emateko eta herrialdea indartzeari eta batzuek aldarrikatzen duten nortasunari. Ondorioz,hauxe da konpromisoa hartzeko ordua. Iparraldeko gizarteak ezagutu behar du gai honen inguruan orain arte egin den lana".

Pako Arizmendi IBBren presidenteak,bere aldetik, zera azpimarratu nahi izan du "Iparralderen erakundetze prozesuan EAJ-PNB ideia sortzaile eta aitzindari izan da. Ideia sortzaile gisa EAJ-PNBk bi ideia nagusi aldeztu ditu:Iparralde herrialdearen aitortza eta kudeatzeko tresna eraginkorra lortzea herritargoaren beharrei erantzuna emateko. Aitzindari gisa, gogoratu behar da 2002 urtean EAJ-PNBk lehen urratsa eman zuela Iparraldeko herrialde elkargoaren alde. 2009 urtean EAJ-PNBk ordura arteko proposamena hobetu zuen Departamentu sistemaren amaierara aurreratuz eta Herrialde Elkargoen aitzindari gisa”.

Amaitzeko, Arizmendik zera adierazi du "Herrialde Elkargo bakarra osatzeko egitasmoa Estatuak proposatu du. Ez da EAJ-PNBren egitasmoa. Baina 2014ko irailean EAJ-PNBk egitasmoaren aldeko jarrera hartzea erabaki zuen,  Elkargo bereziaren %80 a ordezkatzen duelako. Lehen urratsa da herrialde horren onarpen eta kudeaketa onerako. Elkargoa urratsa garrantzitsua da eta indartua izango da. Makro erregio berrian indar berezia izango du tamaina handieneko Herrialde Elkargoa izango delako”.

2016ko Lema Eguna martxoaren 23an ospatuko da Donibane Lohitzuneko Ravel Auditorioan. 19:00etan hasiko da eta 20:00ak aldera amaituko da.

Eztabaidarako gaia: Elkargo Bakarra Iparraldean. Kudeaketa berria.

EAJ-PNVren jarrera gai horren inguruan  

Eztabaida gidatuko du Franck Dolosorrek, EiTBko Iparraldeko kazetariak.

Hiru hizlarik hitz egingo dute:

-Peyuco Duhart, Donibane Lohitzuneko alkatea eta Hego Lapurdiko Hiriguneko presidentea  

-Gaxuxa Elhorga-Dargains, hautetsi jeltzalea, Donibane Lohitzuneko herri kontseiluko kidea

-Jean Tellechea, EAJ-PNBren hautetsia, Urruñako alkate ordea.

PARTEKATU