Sondikak maiatzean estreinatuko du Txikiguneko txokoa

Azpiegitura berria izango denaren irekierak herri honetan hainbat zerbitzu martxan jartzea ekarri du
Sondikak maiatzean estreinatuko du Txikiguneko txokoa
16 Martxoa | SONDIKA

Txikigunearen, Sondikako udalaren azpiegitura berria izango denaren irekierak herri honetan hainbat zerbitzu martxan jartzea ekarri du. Iaz eraikin honetan inauguratu zen udalerriko lehen haurreskola. Hurrengo asteotan sondikatarrak eraikin honetan egin den udal txokoa erabiltzen hasi ahalko dira. Aurreikuspenen arabera, maiatzean hasiko da zerbitzu berri hau. Sondikako udalak hasiera batean onartu du Sondikako Txokoa izenekoaren erabilera arautuko duena. Araudi honen helburua da herriko biztanle guztiek gune berri hau erabiltzeko eta disfrutatzeko aukera izatea.

Araudi honen bidez arautuko dira udal txokoa kultura eta aisiaz gozatzeko jarduerak. Halaber,besteak beste ezarriko dira lokalaren erretserba egiteko baldintzak, zenbat pertsona sartu ahalko diren, ordutegia eta eskatzaileek ordaindu beharko dituzten tasak eta fidantzak.

Datozen asteotan ere, apirilean, Jolastokia hasiko da martxan, Txikiguneak erabilera anitzerako eskainiko duen gela,hain zuzen. Gune hau 3 urtetik beherako txikien jolaserako erabili ahalko da eta ume bakoitzarekin beti egon beharko da nagusi jagole bat. Zerbitzu hau haurreskola zerbitzuaz aparte emango da,haren funtzionamendua ez kaltetzeko.

PARTEKATU