Araba Buru Batzarra Zaramaga auzoan ibili da 1976ko martxoaren 3ko gertakizunen tokiak bisitatuz

Bisita gidatua egitera joandakoen artean honako pertsona hauek aipa daitezke: ABBaren presidente den José Antonio Suso; ahaldun nagusiorde den Pilar García de Salazar; ingurumen zuzendari den Amaia Barredo eta Zaramagako Uri Buru Batzarreko presidente den Ángel Rodríguez Riaño
Araba Buru Batzarra Zaramaga auzoan ibili da 1976ko martxoaren 3ko gertakizunen tokiak bisitatuz
14 Martxoa | Berria

Joan den igandean 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan izan ziren gertakizunen tokiak ikuste aldera egindako bigarren bisitaldi gidatua egin zen. “Martxoak 3”  izeneko elkarteko kide baten gidaritzapean, hogei bat pertsonez osatutako taldea kalez kale ibili da, aipaturiko urtean polizia armatuaren eta herritarren arteko istiuluak izan ziren kaleetan zehar.

Bisitarien artean, honako hauek zeuden: ABBaren presidente den José Antonio Suso; ahaldun nagusiorde den Pilar García de Salazar; ingurumen zuzendari den Amaia Barredo eta  Zaramagako Uri Buru Batzarreko presidente den Ángel Rodríguez Riaño.

Bisitari hasiera emateko, bildutakoek hitzalditxoa entzun zuten aipaturiko elkarteak Fermin Lasuen kalean duen egoitzan. Jarraian, duela 40 urte gertatutakoaren gomutagarri diren eskulturak eta horma-irudiak ikusi zituzten.

Bisita ahal den eta eraginkorren egin ahal izateko, “Martxoak 3” elkarteak MP3an jarritako gidak prestatu ditu. Hartara, bisitariak behar diren azalpenak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez entzuteko aukera du.

Bisita gidatuaren mugarri diren eskulturak, pankartak eta horma-irudiak ikusi ondoren, bisitariek Ron tabernako upategira jo zuten. Toki hori 1976ko gertakizunen garaiko elementu desberdinez hornituta dago: futbolinak, kartelak edo afixak, lanparez zebiltzan irrati-tresnak, pegatinak...

Besteak beste, gure bisitariei deigarri egin zitzaien garai hartako Norte Express egunkariaren orrialde bat. Bertan, Antonio Tejero Arabako Guardia Zibilaren arduradun izendatu berria ageri zen. Ondoan, egunkariaren zuzendariak izendatu berria zorionduz esaniko hitzak.

Bi orduko bisita egin nahi duen orok hitzordua egin beharra dauka “Martxoak 3” elkartekoei dei eginaz.

PARTEKATU