Izaskun Bilbaok Europar Kontseiluari gogoratu dio kongresuaren gehiengoak ez duela errefuxiatuei buruzko akordioa onartzen

Izaskun Bilbaok, Europar Parlamentuko ALDE taldeko presidente ordeak Estrasburgoko legebiltzarrean aurkeztu duen ekimenaren bidez Europar Kontseiluari eskatu dio kontuan hartzea Kongresuak gehiengo osoz errefusatzen duela erakunde honek martxoaren 17 eta 18an batasunaren erakunde honek inmigrazioari buruz berretsi beharko duen akordioa.

Izaskun Bilbaok Europar Kontseiluari gogoratu dio kongresuaren gehiengoak ez duela errefuxiatuei buruzko akordioa onartzen 10Martxoa 10 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

"Uste dugu nazioarteko eta Europako legeriaren eta Oinarrizko Eskubideen Kartak aldezten dituen Batasunaren baloreen kontrakoa dela" esan du.

EAJ PNVren eurodiputatuak gogoratu du datorren astean Kontseiluaren gailurrera joango diren Espainiar Gobernuko ordezkariak "funtziokoak" direla eta ez diotela erantzun nahi "iragan abenduaren 20ko hauteskundeetatik sortu zen parlamentuari, bertan gehiengoa galdu dutenez geroztik". Gaur egun ganbera berrian gehiengo absolutua osatzen duten alderdiek adierazitako jarreren arabera, agerikoa da espainiar parlamentu berriak "testu hau gehiengo osoz errefusatzen duela".

Izaskun Bilbao Barandicak ekimen honen bidez azpimarratu du estatu kideen gobernuek lekua duten erakundearen aurrean premia osoz eskatu duela aztertzea "akordioaren kontra gaudenok nazioarteko legeriarekin eta asiloari buruzko legeriarekin bateraezina jotzen dugula, akordioaren edukiek gure Batasunaren oinarriak indargabetzen dituztelako ustean, horiek denak Oinarrizko Eskubideen kartan jasotzen direla gogoan. Era berean uste dugu gure jarrerak bat egiten duela asteartean bertan Estrasburgon FIlippo Grandi Nazio Batuen Erakundean Errefuxiatuen gaiaz arduratzen den Ordezkari Nagusiarengandik entzun genuen diskurtsoarekin".

Arrazoi horiek gidatuta, jeltzaleek Kontseiluari galdetu diote inguruabar horietan Espainiako Gobernuaren jarrera onartuko ote duen. Zentzu berean jakin nahi dute "egoera hau demokratikoki onargarri jotzen duten, horren garrantzitsua den gai baten inguruko irizpidea erabakitzeko orduan". Azkenik, jakin nahi duten zerbait da disfuntzio hori zuzentzeko zer egitea pentsatu duten.

Interesatu Zaitez