GIZONEN ETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUN ERAGINKORRA, BENETAKOA ETA NORMALDUA LORTZE ALDERA ARABAKO EAJ-K DUEN KONPRIMISOA AZPIMARRATU DU SUSO-K.

Araba Buru Batzarreko presidente den José Antonio Susok, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, EAJk gaur goizean antolatutako lan-jardunaldian parte hartu du.
GIZONEN ETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUN ERAGINKORRA, BENETAKOA ETA  NORMALDUA LORTZE ALDERA ARABAKO EAJ-K DUEN KONPRIMISOA AZPIMARRATU DU SUSO-K.
08 Martxoa | ABB

Euzko Alderdi Jeltzaleak Araban duen herrialde-zuzendaritzako presidentea, Alderdiaren baitako burukideekin eta erakunde-ordezkariekin batera, lan-mahai desberdinetan aritu da. Bertan, besteak beste, honako kontu hauek aztertu dira: emakumeen eta gizonen arteko benetako berdinasunerantz egindako bidea, egindako aurrerabidea, eta berdintasun eraginkorra, benetakoa eta normaldua lortu arte dagoen tartea. 

Horren haritik, zera gogorarazi du: Arabako 51 alkateetatik 15 baino ez dira emakumeak (%29,5). Horietatik 9 EAJren ordezkariak dira. Adibide gisa, Amurrioko Udala jarri du. Iosune Irabien jeltzalea alkate duena herri horretako 17 zinegotzietatik 10 andrazkoak dira. 

“Bada zer eginik” esan du José Antonio Susok eta, aldi berean, honako hau bere egin du: berdintasuna lortu ahal izateko beharrezkoa den gizarte-eraldaketa ekarriko duen balore-aldaketa baten beharra eta premia. Kontu horiek jasota geratu dira EAJk, gaur Sain Etxean egindako ekitaldiaren amaieran Andoni Ortuzarren eskutik, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, jakitera emandako Adierazpenean.

 ABBaren presidenteak bat egin du EAJren konpromisoarekin. Honatx konpromiso horiek: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera eman beharreko urrats sendoak ematen jarraitzea; aurrerabidea ahalbideratuko duen balore-aldaketa sustatzen jarraitzea; politika egiteko eredua gizonezkoen lidergoan eta agintean oinarrituta egotea albo batera utziko duten aldaketak sustatzea; genero-berdintasun ezaren agermolde bortitzena den emakumeen kontrako indarkeria salatzea; EAJren baitan gune bat sortzea. Gune horretan, gizonek eta emakumeek partekatuko dituzten ekintzen bidez alderdiaren baitan berdintasuna sustatu eta indartuko duten hainbat mekanismo, ohitura eta egitura  ekarri, eztabaidatu eta finkatu ahal izango dituzte emakumeek.

PARTEKATU