Zorrilla: “Udal Legeak euskal erakunde-egitura osatuko du, Udalei nabarmentasun eta autonomia handiagoa emanez. Benetako botere lokalak izango dira”

EAJ-PNVk eta EH Bilduk Udal Legearen akordioa adostu dute, gaur goizean, Legebiltzarrean. Horrek ahalbidetuko du Legea egungo legegintzaldia amaitu baino lehen onartzea. Gernikako Estatutua onartu zenetik, duela 36 urte, Lege hau onartzeko laugarren saiakera izan da.
Zorrilla: “Udal Legeak euskal erakunde-egitura osatuko du, Udalei nabarmentasun eta autonomia handiagoa emanez. Benetako botere lokalak izango dira” IKUSI BIDEOA
08
Martxoa
2016
Eusko Legebiltzarra
PARTEKATU
08 Martxoa 2016 | Eusko Legebiltzarra

“Gaur, azkenean, Euskadik Euskadiko toki-araubidearen lege propioa izango duela iragarri dezakegu”. Hilabete luzez negoziatzen aritu ondoren, EAJ-PNVk akordioa lortu du EH Bildu koalizioarekin, eta instituzioen hiru mailetan prozesua gauzatu ahal izango da: Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak. Lege hau aztertzen duen Ponentziak bere lanak amaitu ditu, txosten baten bidez. Txosten hori Legebiltzarreko Batzordeak eta Osoko Bilkurak onartu beharko du. Dokumentuak ia talde guztien ekarpenak jaso ditu, eta zatirik handiena EH Bildu taldearekin adostu da. “Hasieratik buru-belarri aritu gara ahalik eta kontsentsu handiena lortzeko, eta bide horretan jarraituko dugu Legebiltzarreko tramiteek jarraitu bitartean. Gainerako taldeen babesa izateko lan egingo dugu, baina gaur 75 legebiltzarkidetatik 48 legebiltzarkidek babesa eman diogu legeari. Bi alderdiek –EAJ-PNV eta EH Bildu- 200 udaletan gobernatzen dugu”, adierazi du Joseba Zorrilla legebiltzarkide jeltzaleak.

Lege honen beharra beti izan da Euskadiko historian zehar; eta, hamaika saiakera egin diren arren -Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi López lehendakariekin-, orain arte ez da araua lortu. “Guztiok bagenekien legea beharrezkoa eta ezin ginela luzamendutan aritu. Udalek urteak eta urteak daramatzate marko juridiko propio bat eskatzen, eta akordio honi esker, nabarmentasun instituzionala emango diegu”.

EAJ-PNVko legebiltzarkidearen arabera, “Legea inoiz baino beharrezkoagoa eta premiazkoagoa zen. Lege hau gabe, udalek Estatuko oinarrizko legedia aplikatu behar zuten erregimen lokalean. Egungo marko juridiko-instituzionala errespetatzen duen araudi propio batekin, udalek euren autogobernua gauzatu ahal izango dute eskumen argiak eta finantzazio egoki baten bidez”.

Legeak 37 eremu jasotzen ditu, udalek euren eskumenak gauzatzeko. “Udalak ez dira bakarrik kudeatzaileak eta mailegatzaileak izango, erregimen komunean gertatzen den bezala. Udalak benetako botere lokalak izango dira”. Materia horiek aitortzen dira, zerbitzu egokiak emateko finantzazioa ziurtatzen zaie eta botere publikoekin harreman zuzena xedatzen zaie. “Ahotsa eta botoa izango dute organo finantzarioetan, hartutako erabakiek eragina dutenean udal horietan”.

Udal Legea 2014ko azaroaren 11n onartu zuen Gobernu Batzordeak. Legebiltzarreko tramitazioan, ez zen onartu UPyDk aurkeztutako osoko zuzenketa –proiektua kentzeko eskatu zuen alderdi bakarra-. Iragan uztailean ponentzia osatu zen eta, ordutik hona, 13 bilera egin dituzte.

PARTEKATU

BIDEOAK

INTERESATU ZAITEZ