Izaskun Bilbaok portu autonomoak nahi ditu beren lehiakortasuna indartzeko

ALDE taldeko presidente orde eta Garraio Batzordeko kide Izaskun Bilbao Barandicak europar portuen autonomiaren aldeko aldarria egin du portu hauen funtzionamenduaren eta jasotzen dituzten laguntzen gardentasuna errazteko, zerbitzuak hobetzeko eta erabiltzaile eta langileen eskubideen defentsa bermatzeko.
Izaskun Bilbaok portu autonomoak nahi ditu beren lehiakortasuna indartzeko
08 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Era berean ontzat jo du jatorrizko txostenak estatu batzuek portuetako zerbitzuen prezioak tasa bidez zentralizatzean oinarritutako salbuespena onartu ez izana, zentralizatze horrek Batasunaren barruan lehiakortasun askea desitxuratuko lukeelakoan.

Eurodiputatu jeltzaleak osoko bilkuran defendatu du araudiari aurkeztutako hogeitalau zuzenketen filosofia, portuetako zerbitzuen merkaturako sarbidea  eta portuetako gardentasun finantzarioa hobetuko dituelako, esandako gaiei dagokienez eta praktikoek ematen dituzten zerbitzuen independentzia bermatzeko,bereziki itsasontzien ikuskaritzari dagokion aldetik. Ekarpen gehienak gaur arratsaldean eztabaidatu den eta seguruenik bihar Europar Parlamentuak onetsiko duen testuan sartu dira.

Estrasburgon, bere hitz egitean, euskal eurodiputatuak europar portuen eraginkortasuna lotu du Batasuneko ekonomiaren lehiakortasunarekin, produktu baten azken kostuaren %10 edo %15 a logistikari lotuta dagoelako. "Horregatik,hain zuzen, txosten hau aldeztu dugu, eraginkortasuna,gardentasuna eta autonomia ematen diolako azpiegitura hauen kudeaketari, eraginkortasuna eta lehiakortasuna sustatzen duelako denontzako berdintasun egoeran, aduanetako burokrazia arintzea bilatzen duelako baina kontrola galdu gabe, erabiltzaileen eskubideak hobeto babesten dituelako eta oinarrizko zerbitzu batzuk, praktikoek ematen dituztenak,besteak beste, interes publikokoak izan daitezen inolako esku hartze pribaturik gabe".

PARTEKATU