Izaskun Bilbao Barandica: “Europa mailan tren garraioaren merkatua bateratzeak milioi bat lanpostu sortzea ekar lezake"

Izaskun Bilbao Barandicak,ALDE taldeko presidente orde eta laugarren trenbide paketeari buruzko trenbideen interoperatibotasunari buruzko txostenaren egileak, gaurkoan azpimarratu du europar trenbide esparru bakarra osatzeak batasunean industriaren garapena eta hazkundea ekar dezakeela eta hurrengo urteetan kalitatezko milioi bat enplegu sortarazten lagun dezakeela.
Izaskun Bilbao Barandica: “Europa mailan tren garraioaren merkatua bateratzeak milioi bat lanpostu sortzea ekar lezake
03 Martxoa | Europako Legebiltzarra

Garraio honek ingurumen eta energia arrazoiengatik merkatu kuota handiagoa irabaziko duela gogoratu ondoren azaldu du garraio honen hazkundea ezinbestekoa dela Pariseko gailurrak garraio sektorerako ezarri zituen ingurumen helburuak betetzeko eta kontinenteko ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko.

EAJ-PNVren eurodiputatua garraio batzordeko kide eta txostengilea da europar legebiltzarrean eta gaur goizean Irungo FICOBA pabilioian trenbidearen etorkizunari buruz egin den jardunaldian aldarrikatu du "laugarren trenbide paketea" izenekoa albait arinen onartzea. Honakoa sei araudik eta zuzentarauk osatzen dute europar trenbide esparru bakarra osatzeko zeinetan ekintzailetza errazago egingo den, garraio arloan lan egiten duten zein tren garraiorako materiala egiten duten enpresentzat.

Eurodiputatu jeltzaleak laugarren trenbide paketea izenekoaren edukia azaldu du, hau da, serie legegile teknikoak eta zutabe politikoak osatzen dutena. Lehena osatzen dute trenbide esparrua bateratzeko behar diren tresnak sortzeko edo hobetzeko hiru arauk, eta serie politikoa arduratzen da tren bidezko garraio enpresen azpiegiturak eta funtzionamendu ekonomikoa gobernatzeko arauez. Bilbao Barandicak azpimarratu du arau serie biak batera onartu behar direla eraginkorrak izan daitezen.

Amaitzeko, Bilbao Barandicak azpimarratu du europar egitasmoa finkatu egin dela herritargoarentzat erabilgarriak diren ekarpenak abian jarri direlako "Mugitzeko sistema integratua, tren bidezko garraio sistema sendoarekin da, hain zuzen, europar hiritargo osoaren bizimodua hobetzen eta aurrera egiten lagunduko duen tresna".

 

PARTEKATU