Estebanek Sánchezi deitoratu dio bere diskurtsoan Euskadiri keinurik egin ez izana eta "otzara berria hutsetik egiten hastea" eskatu du

Jeltzaleen bozeramaileak prentsaurrekoan jakinarazi du EBBk ezetza bozkatuko duela bihar Pedro Sánchezen hautagaitzari.
eaj, pnv, congreso, investidura, discurso, pedro s IKUSI BIDEOA
01 Martxoa 2016 | Kongresua

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, Pedro Sánchezi, Espainiar Gobernuko hautagai sozialistari deitoratu dio inbestidura diskurtsoan Euskadiri keinurik egin izana; zentzu berean baieztatu duenez "Alderdi Sozialistak otzara egin nahi badu berria egin beharko du, mihimen berriak beharko ditu eta hutsetik egiten hasi beharko du" .

Ondorioz, "ez da akordio batetara iristeko aukerarik antzeman" eta " azken egunotan izan ditugun elkarrizketetan guk funtsezko jotzen genituen gaietara hurbildu ere ez dira egin" adierazi ondoren, jeltzaleen bozeramaileak jakinarazi du EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak gaur arratsaldean bertan publiko egin duela biharko bilkuran Euzko Abertzaleak taldeko sei diputatuek  hautagai sozialistari emango dioten ezetza.

“Pedro Sánchezek ez du Euskadiri buruzko aipamenik egin; are gehiago, guretzat garrantzitsuak diren gai batzuk aipatzeko aukera izan du, euskal agendaren parte diren gaiak,besteak beste hezkuntzaren aldarazpena edo udal legea, eta ez du egin" kritikatu du Estebanek. Halaber, Aitor Estebanek azpimarratu duenez "Alderdi Sozialistak hartu duen aukera", Ciudadanosekin adostutako akordioa "eta horren zehaztasun handiz egin izanak, gainerako alderdioi eragin digu gauzak zailago jartzea" . 

Edozein kasutan, jeltzaleen bozeramaileak EAJ-PNVk elkarrizketarako duen borondatea berretsi du eta berriz azpimarratu du ez dela beharrezkoa Erregeak hautagaia izendatzea talde politikoen arteko elkarrizketa has dadin. "Guk denekin hitz egiten dugu eta hitz egingo dugu. Hauxe auzokideen erkidegoa bezalakoa da eta denekin hitz egin behar dugu; honek ez du funtzionatuko elkarri bizkarra ematen badiogu " ezarri du . 

PARTEKATU