Iberdrolak Gamesa eta Areva enpresei 700 milioiko eskaria egin die haize bidezko energiarako gailuetan

Iberdrolak itsasoko laugarren parke eolikoa eraikiko du Saint-Brieuc-eko badian, Frantziar Bretainiako kostaren aurrean. Energia berriztagarria lortzeko egitasmoa da eta 500 MW-ko indarra izango du. Adwen-ek, Gamesa eta Frantziako Areva enpresak %50ean hartzen dituen sozietateak 62 aerogeneragailu egingo ditu parke eoliko berrirako, itsasoan kostaldetik 20 kilometrora kokatuko dena.
Iberdrolak  Gamesa eta Areva enpresei 700 milioiko eskaria egin die  haize bidezko energiarako gailuetan
01 Otsaila | Berria

Adwen-en bazkideek eskari hau bereganatu dute 8MWko potentziako turbinekin eginiko proposamena dela medio, hau da, merkatuan dauden turbinarik handienekin. Sektore honetako iturriek kalkulatu dute kontratuak 700 milioi euroko kopurua gaindituko duela.

PARTEKATU