CAF enpresak bereganatu du Australiako Canberra hiriko tranbien hornikuntza kontratua

Australiako Canberra hiriak CAF enpresa aukeratu du hurrengo 20 urteotan 14 tranbia hornitzeko eta mantentzeko, hiri honetarako tren arinerako linea berria eraikitzea aurreikusten duen egitasmo barruan. Linea honek 12 kilometroko luzera izango du eta 13 geldiune egingo ditu eta Gungahlin gunea lotuko du Australiako hirigunearekin. Lehen ibilgailuak 2017 urte amaieran egongo dira prest .
CAF enpresak bereganatu du Australiako Canberra hiriko tranbien hornikuntza kontratua
01 Otsaila | Berria
PARTEKATU