Financial Times-en esanetan Euskadi tamaina ertaineko europar erregiorik onena da logistika alorrean eta atzerriko inbertsioei begira

Financial Times Britainia Handiko egunkariak argitaratu berri duen txostenaren arabera Euskadi da Europa osoan tamaina ertaineko erregiorik onena logistika alorreko konektibotasunean eta seigarrena litzateke kanpoko inbertsioa erakartzeko duen estrategiari begiratuta. Gainera, Hegoaldeko Europako onena da inbertsioak erakartzen dituzten elementuak neurtzeko adierazleetan, SPRI taldeak jakitera eman bezala.

Financial Times-en esanetan Euskadi tamaina ertaineko europar erregiorik onena da logistika alorrean eta  atzerriko inbertsioei begira 01Otsaila 01 |
Berria

PARTEKATU

SPRI-k, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailaren menpeko sozietateak adierazi bezala egunkari hau da " mundu mailan ekonomiari buruzko prentsan dagoen erreferentzia nagusia eta merkatuen egoera eta nazioarteko inbertsio mugimenduak ezagutzeko ezinbesteko gida". Egunkari honek urtero egiten du Hiri eta Erregioen zerrenda mailakatua, eta zerrenda honetan erregioak kontinenteka banatzen ditu.

Gogora ekarri denez, ikerketa honen emaitzak ezagutu dira Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailburu Arantxa Tapiak " Invest in the Basque Country" arloak emaniko "datu bikainak" ezagutzera eman eta egun batzuk geroago. Jarduera arlo hau da SPRI enpresen garapenerako euskal agentziaren barruan atzerriko inbertsioak erakartzeko eta inbertsio hauei eusteko lana egiten duena. 2015 urtean kanpoko 22 industria egitasmo berri Euskadin inbertitzea lortu du. Kopuru hauek suposatzen dute urte bete lehenago egin ziren bost inbertsioak laukoiztea .

Interesatu Zaitez