ARABAKO FORU ALDUNDIAK MILIOI ERDI EUROTIK GORA INBERTITUTKO DU ARAMAIOKO GUREIA AUZOAN, BERTAKO OINARRIZKO OINEGITURAK BERRIZTATZEKO

Aramaioko EAJaren udal taldeak proposatuta, Arabako Foru Aldundiak 543.700 euroko laguntza onartu berri du. Laguntza hori Gureia auzoko kaleen zoladura, argiteria, argi-indarraren eta telefonearen lurperatzea, eta euri-uren saneamenduari zuzenduta egongo da. Goian aipaturiko laguntza Andundiak aurretiaz emandako beste bi hauei gehitu behar zaio: Ibarrako ur-depositu berriaren eraiketa eta Aramaion edateko uraren hornidura-sistemaren oinarrizko sarea hobetzeko ikerketa. Ez da bederatzi hilabete igaro eta Ramiro González buru duen Aldundiak ia bederatziehun mila euro jarri ditu Aramaioko oinegituretarako. EAJk Aramaion duen udal taldeak atsegin handiz ikusi du azken hauteskundeetan herritarrei egin zien hauteskunde-programa ederki asko gauzatzen ari dela.
ARABAKO FORU ALDUNDIAK MILIOI ERDI EUROTIK GORA INBERTITUTKO DU ARAMAIOKO GUREIA AUZOAN, BERTAKO OINARRIZKO OINEGITURAK BERRIZTATZEKO
18 Otsaila | ABB
PARTEKATU