Izaskun Bilbaok Sestaon altzairugintza sektorean piztu den krisiari Europak berehalako erantzuna ematea eskatu du

Europar Parlamentuko ALDE taldearen presidente orde Izaskun Bilbao Barandicak Sestaoko altzairugintza sektorean piztu den eta Euskadiko eta Europako beste hainbat lantegi mehatxatzen dituen krisiari Europar mailako erantzuna ematea eskatu du.
Izaskun Bilbaok Sestaon altzairugintza sektorean piztu den krisiari Europak berehalako erantzuna ematea eskatu du
01 Otsaila | Europako Legebiltzarra

Urkullu Lehendakariak eta Ekonomia eta lehiakortasun Sailburuak egin zuten ildo beretik,  Izaskun Bilbaok eskatu du Txinako dumping-aren kontrako babes neurriak hartzea eta merkatu finantzarioren eta energiaren benetako batasuna eragitea "pertsonetaz eta beren etorkizunaz ardura gaitezen" eta "bikaintasuna izan dadila lehiakortasunaren eta berrindustrializazioaren aldeko europar apustuaren giltzarri nagusia".

Eurodiputatu jeltzaleak azaroan bertan aurreratu zuen eskakizun hau planteatuko zuela Europar Batzordeari aurkeztuko zitzaion ekimenaren bidez eta Europako oinarrizko metalen etorkizunari buruzko legebiltzarreko eztabaidaren bidez. Ildo beretik gogoratu du Sestaoko altzairugintza enpresa "berritzailea, malgua,ekonomia zirkularrean aitzindaria" dela eta "eraikuntza itunak" baliatzen dituela "langile kualifikatuen lanpostuei eutsi ahal izateko".

Ezagutzan, iraunkortasunean eta kohesioan oinarritzen den eraldaketa horren aurrean, Izaskun Bilbao Barandicak deitoratu duenez "Txinako dumpinak eta energia eta finantza merkatuen egoerak gure ardura eta erantzukizun osoaren helburu izan beharko luketen milaka familien egonkortasuna mehatxatzen dute". "Gauza guztien gainetik pertsonez ari garelako, bizitzaz, iraunkortasunaz eta gizarte justiziaz. Europar proiektuaren sorburu eta helburu nagusiaz ari gara".

Arrazoi horiek gogoan, euro ganberako ordezkari jeltzaleak exijitu du "gizarte eta ingurumen alorrean ditugun estandarrak urratzen dituzten kanpoko produktuei berehalako erantzun irmoa" ematea.

PARTEKATU