EAJ-PNVk nabarmendu ditu legegintzarako herri-ekimenean sartuko diren hobekuntzak, kontratazio publikoan klausula sozialak gehitzeari buruzkoak

Gaur goizean, lege proposamen honi zuzenketak aztertzen dituen Ponentziak lana bukatu du oinarrizko dokumentu batekin. Dokumentu horrek, jeltzaleek eta sozialistek babestuta, lan araudia betetzea erregulatuko da eta erregimen berezia finkatuko du kontratazio publikoan subrogatu eta azpikontratatzeko.
EAJ-PNVk nabarmendu ditu legegintzarako herri-ekimenean sartuko diren hobekuntzak, kontratazio publikoan klausula sozialak gehitzeari buruzkoak
01 Otsaila | Eusko Legebiltzarra

Kontratazio publikoan klausula sozialak gehitzeko legegintzako herri-ekimena Legebiltzarrean erroldatu eta bi urtera, hura aztertzen duen Lan Taldeak gaur goizean amaitu du lana. Norberto Aldaiturriaga legebiltzarkide jeltzaleak esan duen moduan, lana bukatu du enpresa kontratatzailean eta langileen lan-egoera hobetzen saiatuko den testu batekin. Horretarako, oinarrizko araudia errespetatuta, baldintza-agirietan gizarte irizpideak sartuko ditu.

Dokumentuak, jeltzaleek eta sozialistek babestuta, nahiz eta Euskadik eskumen esklusiborik ez izan lan kontratazioterako legeak egiteko, gehitu ahal direla derrigorrezko gutxieneko xedapenak Euskal Sektore Publikoaren kontratazioa organoek (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak eta haien menpeko elkarteak) jaramon egin diezaieten.

Jeltzale eta sozialisten arteko akordioak ezartzen ditu lan araudia betetzeari buruzko irizpide nagusiak eta diseinatzen du erregimen berezia subrogaziorako eta lan egoerarako. Aldaiturriagak adierazi duenez, marko orokor horrek autonomia ematen die kontratazio organoei, kontratazioetan sakon dezaten eta klausula espezifikoagoak finka ditzaten. Era horretan, besteak beste, eskaintzaileak derrigortuta egongo dira kontratazio prozeduretan adieraztera sein hitzarmen kolektibo aplikatuko den. Hitzarmen horri eutsi beharko diote kontratazioaldi osoan. Subrogazioari dagokionez, “Administrazioek eskaintzaileei ahalbidetu beharko dizkiete, dagozkien baldintzetan, langileen kontratuen baldintzei buruzko informazioa (subrogazioak ondorioztatzen dituenei). Gainera, kontratazio horretan ohartarazi beharko da langile guztien lan-kontratuaren subrogazioaren menpe dagoela.

Arauak ere zigortzeko erregimen bat barneratzen du legedia ez betetzeagatik; horien artean, isunak jartzea, enpresariek kontratuak ez egiteko debekua edo kontratuaren amaiera.

Batzordeak bi aste barru, gutxi gorabehera, onartuko du irizpena. Gero, Bilkuran jorratuko da.

PARTEKATU