EAJ-PNV kontsentsu handiagoa lortzen saiatuko da Jaurlaritzaren ahalik eta lege proiektu gehien onartzeko

Joseba Egibar EAJ-PNVko legebiltzar-taldearen bozeramaileak ohartarazi du Urkullu Exekutiboak proposamenerako abiadura batean lan egiten duen bitartean, Eusko Legebiltzarra erabakitzeko eta eztabaidarako beste abiadura batean dagoela; hortaz, Jaurlaritzaren lege-proiektuen onarpena atzeratzen da.
EAJ-PNV kontsentsu handiagoa lortzen saiatuko da Jaurlaritzaren ahalik eta lege proiektu gehien onartzeko
28 Urtarrila | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVko legebiltzar-taldeak bilera egin du Eusko Legebiltzarrean, otsailari begira kurtso politiko berriari ekiteko; eta, horretan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jaurlaritzaren sailburu guztiak egon dira. Horren ostean, Joseba Egibar taldearen bozeramaileak nabarmendu nahi izan du Urkullu lehendakariaren lana, 2012ko hauteskundeetan kargua hartu eta gero, politika egiteko beste era bat ezarri duelako. “Lehendakariak politika egiteko beste era bat ezarri du. Akordioa eta lidergoa bultzatu egin ditu erakundeen artean, gainerako talde politikoen artean. Lidergo horren helburua argi dago: ekonomia berpiztea, enplegua sortzea eta zerbitzu publikoei eustea”, esan du.

Egibarren ustez, hala ere, Jaurlaritzak proposamenerako abiadura batean lan egiten duen bitartean, Eusko Legebiltzarraren lana erabakitzeko eta eztabaidarako abiaduran baino ez da. Hortaz, Jaurlaritzaren lege-proiektuen onarpena atzeratzen baino ez da egiten. “Jaurlaritzak proposatzen du eta lege-proiektuak bidaltzen ditu, proposamenerako abiadura da; baina, Legebiltzarrean eztabaidarako abiadura baino ez dugu egiten. Egun, hamabost lege-proiektu daude Legebiltzarrean onartu gabe. Argi dago bi abiadura daude: Jaurlaritzaren proposamenerako abiadura eta Legebiltzarraren eztabaidarako abiadura. Guk uste dugu bigarren abiadura honi bizkortze prozesu bat ematea posible dela. Ahalik eta lege-proiektu gehien onartzea da gure helburua legegintza amaitu bitartean, eta horretarako buru-belarri arituko gara ahalik eta adostasun handiagoa lortzen”, amaitu du Egibarrek.

PARTEKATU